Eusko Jaurlaritzako Kirol Sailak emandako argibidearen ondoren, ETEN EGINGO DIRA Zuiako Udalak 6 eta 16 urte bitartekoentzat antolatutako taldeko kirol-jarduerak.Eskerrik asko zuen laguntza eta ulermenagatik.
Aurrekontu parte-hartzaileak 2021: luzapenaIragan astean iragartzen genuen bezala, Zuiako udalak herritarren parte hartzeko prozesu arin bat jarri du abian aurten, udal aurrekontutik 15.000 euro non eta nola inbertitu erabakitzeko.Parte hartzeko prozesua 2021eko urtarrilaren 25ean amaitzen bazen ere, udalak epe hau urtarrilaren 29ra arte luzatzea erabaki du, aurrekontuak onesteko prozedurak honetarako aukera eta bidea eskaintzen duelako.Beraz, animatu eta parte hartu, oraindik ere, proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak) egin daitezke eta. Horretarako, bete formulario hau eta bidali edo aurkeztu udaletxean.2021.eko aurrekontuei buruzko informazio gehiagoLabur-labur...Lehengoan genion legez, udalaren diru-sarrerak baliabide propioetatik datoz, hala nola bere ondaretik eratorritakoak, hala nola tasa eta zergetatik, bai eta kanpoko finantzaketa-iturrietatik ere. Iturriok egonkorrak zein unean unekoak izan daitezke, normalean, aldi baterako proiektu finituei lotuta.Ikusi hemen diru-sarrera hauen informazio zehatza.Zuiako udalaren gastuen kapitulua, 3.200.000 eurotakoa da gutxi gorabehera. Gastu gehienak egiturazkoak eta iraunkorrak izan ohi dira; izan ere, neurri handi batean, udalak erakunde gisa funtzionatzea bermatzen dute eta udalerriko bizitza sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren sostengura daude bideratuta. Horregatik, urterik urteroko aurrekontuetan luzatzen diren partida jada konprometituak izaten dira.Estekan ikusi eta aztertu ahal dituzu udalak aurreikusitako gastu guztiei buruzko informazio zehatza.Zuiako udalak, funtzionalitateari bereziki begiraturik, 2021erako inbertsio-plana izeneko aparteko dokumentu bat osatu du aurten aurrekontu proposameneannahiz eta aurrekontu formalaren barruan bestelako inbertsio garrantzitsuak ere badauden: etxebizitza sozialetarako proiektua, ur-horniduraren hobekuntza, anbulantzia-gunea berritu, Gaztetxearen intsonorizazioa eta beste.Hona hemen, zeuon guztion proposamenak jaso baino lehen, aurten aurreikusi diren inbertsioen inguruko informazioa.
Aurrekontu parte-hartzaileak 2021Zuiako udalak herritarren prozesu berri bat jarri berri du martxan, udal aurrekontutik 15.000 euro nola inbertitu erabakitzeko. Proiektuak bi helburu ditu: alde batetik, azken urteotan herritarrekin egin diren zuzeneko elkarretaratzeak nola edo hala ordezkatzen saiatzea, osasun-egoeraren erruz ezinezkoa izan baita. Bestetik, herritarrek parte hartzeko bide berri bat aztertu nahi du, eta, egokia balitz, hurrengo urteetan garatuko da gehiago.Prozesua 2021eko urtarrilaren 15ean, ostiralean, hasiko da, eta urtarrilaren 25era arte egin ahal izango dira proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak egin ahal izango ditu). Ondoren, proposamenen bideragarritasuna baloratuko da eta zein bere lehentasuna ezarriko zaio. Amaitzeko, aurrekontuaren barruan sartuko dira, otsailaren 11rako aurreikusitako osoko bilkuran onartzeko.Zer da?Labur-labur...Zuiako Udalak parte hartze prozesu bat jarri du martxan, eta herritarrek erabaki ahal izango dute non inbertitu udal aurrekontuaren zati txiki bat. Ekimen honen bidez, 15.000 euro bideratuko dira Zuiako bizilagunek egindako proposamenak gauzatzeko.Lehenengo urratsa proposamenak jasotzea izango da. Ondoren, baloratu eta lehenetsiko dira. Azkenik, onartutako proiektuak 2021eko ekitaldiko aurrekontuetan sartuko dira.
Gaurko, Urbanismo Feministaren inguruko saioa aurreikusita geneukan Zuian. Ezarri diren neurri berriak direla eta ezin dugu aurrera eraman, aforoa gainditzen dugulako. Hau horrela, Zuiako Udaletxean bertan behera uztea erabaki dugu. Egoerak ahalbidetzen duenean berriz ere antolatuko dugu.Barkatu eragozpenak
Gorbeialdeko Berdintasun Zerbitzuak 2021erako jakin nahi du zer behar edo proposamen dituzten eskualdeko emakumeek*, mugimendu feministak, berdintasunaren alde borrokatzen duten gizarte-eragileek, ikastetxeek eta auzotar guztiek zerbitzuko programazioa eta urteko helburuak osatzeko. Animatu parte hartzera galdetegi labur honi erantzunez!https://forms.gle/FggnnzjU29mMCDsT6
GOSPEL kontzertua "Goiko gela" taldearen eskutik.
Urtarrilak 31, 18:00etan San Migel elizan
Plaza-kopuru mugatua, gonbidapenak HEMEN
Zuiak eskolako udal kirol jarduerei berrekingo die datorren ostegunean, urtarrilaren 14tik aurrera · Udala jarduera bakoitzari eragiten dioten murrizketen berri ematen ari zaie talde ezberdinei Euskadin hartutako azken neurrien arabera, besteak beste eta Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan.Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.Azken neurriei buruzko informazio osoa daukazu hurrengo estekan:https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berriaren-salbuespenezko-neurrien-araudia/web01-a3covid/eu/
18:00 Zuiako Liburutegian Bertara joateko, gonbidapena hartu beharra dago HEMEN
Zure sarrera doan atera: https://entradium.com/events/teatro-sex-o-no-sex-antzerkia-virginia-imaz
BAKARDADEAK GARAITU ZITUENAK (Ikuskizuna)
Istoria, dantzak, bertsoak, musika... Mikel Etxebarria eta Shuyana Izaga, dantzariak
Felipe Zelaieta eta Rikardo Gonzalez de Durana, bertsolariak
Ardi Ilun Blues Band
Bertara joateko, gonbidapenak hartu beharra dago. HEMEN
IRABAZLEAK!!!
Wilfred Ramirez "Nire leku kuttuna Zuian" 150€ko txartela Pub Aldaia
Pilar Lobera "Paseo de las hayas" 150€ko txartela Casa Lafuente
Lady Diana Peña "Santuario de Oro" 150€ko txartela Casa Gorbea Bide
Josu Aldama "Bidezidor ederra" 150€ko txartela Zuia Golf
ZORIONAK! Astelehenetik aurrera pasa zaitezte txartelak jasotzera.
Momentu honetan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) diseinua egiten ari da, eta hirigintzan ere ezinbestekoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa sartzea, herria antolatzeko moduak eragin desberdina baitu emakumeengan eta gizonengan.Horregatik, herri atseginagoa izateko ahalik eta proposamen gehien bildu nahiko genituzke. Horretarako galdetegi hau erantzuten parte-hartu dezakezue!Galdetegia bete era helbide honetara bidali: berdintasuna@gorbeialdea.eus
Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarri bat da, etapa honetan zehar bizitako esperientziek behin bet...
Kanpainan zehar ikusi dugun bezala, indarkeria matxistak egitura konplexua du; izan ere, jarrera eta...
Sistema Patriarkala patriarkatua oinarri duen jendartea antolatzeko era bat da. Patriarkat...
Egia bihurtzeko, hamarkada luze batez aritu da lanean udala, eta eraikina dagoen lurrak erosi ere egin behar izan dituDuela urtebete baino gehiagotik hona, Zuiako Udalak Osakidetzaren inolako jakinarazpenik jaso ez badu ere, zantzu guztien arabera, laster irekiko da udalerriko Osasun-zentro berria."Azken egunetan eraikuntza enpresak eta gremioak desagertu egin dira, udaleko teknikariek ikuskapena egin dute, eta kartelak zentroaren sarreran jarri dira. Nahiz eta informazio ofizialik ez izan, badirudi iritsi dela Zuian azken hamarkada honetan hainbeste borrokatu dugun unea. Gure herritarren lorpen handia da, eta, azkenean, instalazio duinak izango dituzte. Eta albiste ona da zentroko langileentzat, aurrerantzean beren profesionaltasunarekin eta egiten duten lanarekin bat datorren lekua izango baitute ", adierazi du Unai Gutierrez Urkiza alkateak.Zuiako Osasun-etxe berriak egungo anbulatorioak dituen gabezia larriak konponduko ditu; batez ere, espazio falta. Gune berria Murgian dago, Aiurdin kalean, eta irisgarria da, erabat. 540 metro karratuko azalera du solairu bakar batean, 2 eremutan banatuta: bat Familia edo Lehen Mailako Arretarako eta bestea Arreta Pediatrikorako. Lehenengoan medikuntzarako 2 kontsulta eta erizaindegirako beste 2 eraiki dira. Arreta Pediatrikoan, bestalde, itxarongela bat, orgatxoetarako beste bat, erizaindegiko kontsulta bat, medikuntzarako beste bat eta, azkenik, jolaserako gune bat. Osasun Zentroak herritarren arretarako beste gela komun bat dauka, eta langileen prestakuntza-jardueretarako beste bat. Eta kontuan hartuta Zuia eskualdeko herriburua dela, osasun-etxean Etengabeko Arreta Gunearen (EAG) zerbitzuaren guardiak egin ahal izateko egokitutako instalazioak ere badira. Kanpoaldean
aparkaleku bat eraiki da, anbulantziek eta langileek erabiltzeko. Bertan, hainbat aparkaleku egokitu dira ezgaitasunak dituzten pertsonentzat. Gainerako erabiltzaileek, aldiz, Aiurdin kalean daudenak erabili ahal izango dituzte.Zuiako Osasun-etxe berria Murgiako erdialdeko lursail batean dago; Zuiako Udalak erosi behar izan zuena, hain zuzen, Osakidetzari lagatzeko. "Gogorarazi nahi dut – amaitzeko dio alkateak – udal honek ahalegin handia egin duela Zuia bere premiekin bat datorren Osasun-zentro batez hornitzeko".
Asteazkenean, azaroak 25, Gorbeialdeako emakumeok* kaleak hartuko ditugu!
INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN, AUTODEFENTSA FEMINISTA!
Egiturazko indarkeria jendartea osatzen duten erakunde guztietan aurkitzen dugu. Erakunde-multzo hor...