Berdintasun Zerbitzua: Informazio orokorra
Berdintasun Zerbitzuaren eginkizunak
Berdintasun Zerbitzuaren helburu orokorra da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea bizitzako eremu guztietan, bai eta berdintasunaren eta indarkeria matxistaren prebentzioaren arloan sentsibilizazio-lana egitea ere. Berdintasunerako politika publikoak diseinatzeko, Zuiako Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plan bat du, eta lau lan-ardatz nagusi ditu:
1. Ardatza: Gobernu ona
2. Ardatza: Emakumeen ahalduntzea (indibiduala, kolektiboa eta politikoa)
3. Ardatza: Bizitzaren iraunkortasuna: Baliabideen eta zainketen banaketa
4. Ardatza: Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak
Bestalde, Berdintasun Zerbitzuak Indarkeria Matxistaren kasuetan jarduteko eta arreta emateko Erakundeen arteko Protokoloa koordinatzen du.