1200-1565765342-201908140843_0001.jpg

Ugalde Erreka kalea ITXITA

“BABY” pelikula grabaketa dela eta, abuztuaren 14tik irailaren 2ra, Ugalde Erreka kalea itxita egongo da.Barkatu eragozpenak.

1200-1561565767-2019.06.24 Unai Gutierrez (6).jpg

'Pauldarren' eraikinaren birgaitze proiektua Legebiltzarrera eraman du Zuiak

 Murgia, 2019ko ekainaren 26a_ 'Pauldarren' eraikinaren birgaitze proiektua dela-eta, lehen eskutik informazioa emateko, Zuiako alkatea, Unai Gutierrez Urkiza, pasa den astelehenean egon zen Eusko Legebiltzarran. Bertan, eman diren urratsak eta izandako zailtasunak azaldu zituen. Eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, behin eta berriro, lortutako akordioak hautsi izanak salatu zituen.
Jarraian bere hitzak aurki ditzakezu: http://www.legebiltzarra.eus/…/eus…/videos/-/reproducir/vid…

1200-1560792084-IMG-20190615-WA0000(1).jpg

UDALBATZA BERRIA OSATU DA

 Pasa den larunbatean, 2019ko ekainaren 15an, Zuiako Udalbatza berria osatu zen.Hemendik eta Unai Gutierrez Urkiza alkatearen bitartez, zuiar guztiak agurtu nahi ditugu. Eta aldi berean gure kompromiso sendoa adierazi, guztiona den udalerri hau hobetzen jarraitzeko.Agur bero bat!

Epea irekita emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera jarduerak garatzeko diru laguntzak

Diputatu Nagusiaren 230/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 28ekoa. Irabazteko asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera jarduerak garatzeko - 2019ko ekitaldia .> ALHAOn publikatua 2019/06/03
> Eskaerak egiteko epea 2019/07/03
> Laguntza teknikoa behar izanez gero harremanetan jarri Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun teknikariarekin.

1200-1559220796-23N Zuia.jpg

GORBEIALDEKO KUADRILLAKO EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN PLANAREN ONARPENA

Gorbeialdeko Kuadrillan maiatzaren 14an ospatutako batzarreko juntan onartu egin zen Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022). Honek suposatzen du, gaur egun eta lehen aldiz Gorbeialdeko udal guztien berdintasun Plana izatea.2018. urtean zehar Aramaioko, Legutioko, Zigoitiko eta Zuiako berdintasun Planen ebaluazioa egin zen eta baita Arratzua-Ubarrundiko eta Urkabustaizko politiken ebaluazioa-diagnosia ere. Behin dokumentu hau izanda, Plana egiteari ekin zitzaion parte-hartze sozial, politiko eta tekniko handiarekin, bileren, tailerren eta formakuntza desberdinen bitartez lortua.  Kuadrillako I. berdintasun Plan hau, hurrengo 4 urteetako berdintasun politiken ardatz eta erremienta izango dugu, hau lau ardatz nagusietan antolatuta dago: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, bizitzaren jasangarritasuna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza, giza eskubideen ikuspegitik.Planaren aurkezpen publiko, ekainaren 7an izango da, Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen Topaketan, Urkabustaizeko kultur etxean (Izarra) arratsaldeko 17etan.

1200-1559112234-kartela_ZE_2019.jpg

Iritsi da 2019ko ZUIA EUSKARAZ: Mugak gainditzera goaz!

Gainean dugu, beste behin ere, ZUIA EUSKARAZ ekimena: zuiar guztiok euskararen bueltan biltzen gaituen ekitaldi-sorta parte-hartzailea; gure herri-izaera azpimarratzen duen proposamena.

1200-1557243456-Domingo Sautu kalea (recortada).jpg

ZUIAKO UDALAK 1.443.811 €KO SUPERABITAREKIN ITXI DU 2018 URTEA

Irudian, Domingo de Sautu kalea erabat berrituta, barrutik eta kanpotik. Emaitza egindako kudeaketa onaren ondorioa eta politika eraginkorraren fruitua daGainera, ‘oso ongi’ jarri diote zuiarrek udal kudeaketari, bailaran egindako inkesta baten araberaAzken osoko bilkuran, pasa den apirilaren 11n, Zuiako Udalak 2018 urteko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu zuen oso zifra positiboekin, bere egoera ekonomiko ona nabarmen hobetuz. Kitapenak emaitza positiboa, superabita, erakusten du; zehazki, 1.443.811 eurokoa. Kopuru hori diruzaintzako soberakinei - udal aurrezkiei- gehitu zaie, azken 8 urteetan ia hirukoiztu den kopurua, hain zuzen ere.Alkateak, Unai Gutierrez Urkizak, adierazi duenez, emaitza “egindako kudeaketa onaren ondorioa eta politika eraginkorraren fruitua da. Kontu publikoetako euro bakoitza zaindu dugu eta, aldi berean, proiektu eta inbertsio garrantzitsuak eraman ditugu aurrera; esate baterako, Pauldarren eraikina eta lurrak erostea, edota Domingo de Sautu kaleko lanak burutzea”. Gainera, udal finantzen egoera bikainak bidea emango du hainbat proiektu garrantzitsuri ekiteko, besteak beste, etxebizitza sozialak eraikitzea, Palatu Kiroldegiaren erreforma edo Zuiako Kultur Etxea abiaraztea.Zenbakiez gain, Zuiako herritarrek ere babestu dute azken urte hauetako udalaren kudeaketa. Duela gutxi, udalaren enkarguz, gobernu taldearen lanaz eta etorkizuneko erronkei buruz egindako inkesta baten arabera, zuiarren ustez, azken legealdietan udala lan ona egiten ari da. Eta jarri dion bataz besteko nota 'oso ongi' da.