1200-1574706330-p.l..jpg

AZAROAREN 25EKO ZUIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 “EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

1200-1573485713-7 60 Atxabal al amanecer BAJA.jpg

ZUBIA aldizkariko azken alea KALEAN JADA!

Irudian, aldizkariko azala, Sergi Perez de Pipaon Bragado-ren eskutik. Gorbeialdeko Kuadrillako Argazki Lehiaketan Zuia Udalerriko argazkirik onena hautatua.  ZUBIA, udal aldizkariaren azken alea, kalean dago jada, besteak beste hurrengo gai hauekin:Elkartasun istorioak Agustin Gorbea, Encarni Urkiza eta Marian UriarterekinOsasun Zentro berria martxanAmelia Tiganus Zuian, Emakumeen Aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hitzaldianAlokairu sozialeko etxebizitzen esleipen berria2020rako Zerga, Tasa eta Zerbitzu publikoen OrdenantzaHiri Antolamenduko Plan Orokorraren agerraldi publikoaIkastetxe publikoak. Virgen de Oro eskolaBailarako taldeak. Zuia Bolos elkarteaZubiAgendaAdizkaria osoa irakurri ahal duzu beheko pdf artxiboan.

1200-1573220770-semana DDHH Zuia 2019.jpg

ARCADI OLIVERES ZUIAN, GIZA ESKUBIDEEN HILABETEAN

 Murgia, 2019ko azaroaren 8a_ Sare eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkarteen lankidetzan, GIZA ESKUBIDEEN HILABETEA antolatu du Zuiako Udalak. Aurtengoa, laugarren edizioa izango da eta, aurrekoetan bezala, helburua da "gobernuek eragiten dituzten Giza Eskubideen etengabeko urraketak salatzea; bai Euskal Herrian, preso politikoekin adibidez, bai eta kanpoan ere: Katalunian, Hegoamerikan, Mediterraneoan..." azaldu dute antolatzaileek.

Programa hasiko da datorren asteazkenean, azaroaren 13an, Arcadi Oliveres ekonomialari, ekintzaile eta desazkundearen defendatzailearen hitzaldi batekin. Hilaren 20an Ongi Etorri Errefuxiatuen dokumental bat proiektatuko da, Anabel Sanz del Pozo aktibista feminista eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiako kideak aurkeztuta. Eta 27an euskal preso politikoei buruzko hitzaldia izango da, euren adinekoen egoerari erreparatuz, Fernando Arburuaren eta Agustin Otsoa Eribekoren eskutik.

Ekitaldi guztiak Murgian izango dira, udaletxe aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Irudian programa ikus dezakezu.