Zuiako Udalak, udalerriko herri guztietan aurkeztuko ditu 2022ko aurrekontuen proposamena. Modu berean iazko urtean egindakoaren ondorioak ere aztertuko dira. Eta Palatu kirol instalazioen zabaltzen eta erreformarako proiektua esplikatuko da.

 

Aste honetan zehar egingo dira bilera gehienak, honako egutegiaren arabera:

  • Asteartea, abenduak 14:
    • Domaika/Jugon 19:00tan (Ametzagakoak ere bertara gonbidatuta daude).
    • Eta 20:15etan Gillernan.
  • Asteazkena, abenduak 15:
    • Murgian. 20:00tan.
  • Astelehena, abenduak 20:
    • Bitorianon. 19:30etan.