1200-1584972588-E 4.jpg

Osasun larrialdiari buruzko Ertzaintzaren irizpideak. ADIBIDE PRAKTIKOAK

  OSASUN-LARRIALDIARI BURUZKO ERTZAINTZAREN IRIZPIDEAK

1200-1584965278-Etxean geratu.jpg

CORONABIRUS-aren KRISIAREN AURREAN, Zuiako Udalak zuregandik gertu

 Murgia, 2020ko martxoaren 23a _ Zuiako Udalak zuregandik gertu egon nahi du, bereziki ETXEAN GERATU BEHAR DUGUN honetan.Hori dela eta, hurrengo lerro hauetan, ELKAR, GUZTION ARTEAN, ZAINTZEKO AHOLKUAK helarazten dizkizuegu:

1200-1584536725-Emakunde eusk..jpg

Indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daude Euskadin

 Emakundek gogorarazi du indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daudela EuskadinKoronabirusaren krisiak eragindako egoerara egokitu behar izan dutebabes-neurriak zorroztu behar izan dituztelako birusaren hedapena geldiaraztekoBide telematikoak indartu dira, zenbait zerbitzu aurrez aurre eskaini ezin direlako Murgia, 2020ko martxoaren 18a _ Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak gogorarazi du, Covid-19aren ondorioz sortutako osasun publikoko larrialdi-egoerara egokitu behar izan badira ere, martxan daudela indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuak. Osasun-larrialdia dela eta birusaren hedapena geldiarazteko, aurrez aurreko zerbitzu batzuk modu telematikoan eskaintzen dira, baina larrialdi-baliabideak eta zerbitzuak mantentzen direla bermatzen da, eta horren barruan sartzen dira indarkeriaren biktima diren emakumeei premiazko arreta eta harrera emateko zerbitzuak, osasun-alarmako egoera honetan segurtasun eta higiene neurri bereziak hartu behar izan badira ere.Hala, biktimak artatzeko 24 orduko telefonoa aktibo dago (900 84 01 11), indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko Segurtasun Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak aktibo jarraitzen dute (bortxa telefonoa, genero-indarkerian espezializatutako ertzainak, segurtasun pribatua…), genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoaren eskaerak ebazten jarraitzen da (laguntza eskatzeko bide telematikoa irekita dago, eta deiei ematen zaien arreta ziurtatuta dago), bermatuta daude Biktimei Laguntzeko Zerbitzua eta arlo judizialeko laguntza osoa hiru lurraldeetan, emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako epaitegiak, genero-indarkeriaren biktimentzako doako laguntza juridikoko zerbitzuak, etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako berehalako harrera-zerbitzuak, biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta aholkularitza juridikoko eta laguntza psikologikoko zerbitzuak… Nolanahi ere, egoera aldian-aldian aztertuko da, beharrak identifikatzeko eta zerbitzuak eta baliabideak horietara egokitzeko.Era berean, Emakundek, koordinazio-lanean, herritarrei ematen dien zerbitzuari eusten dio telefono bidez (945 01 67 02), bai eta posta elektroniko bidez ere (emakunde.zuzendaritza@euskadi.eus).Emakundek gogorarazi duenez, bizi dugun alarma-egoera komunitario honetan ere, funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa. Hori geldiaraztea gizarte hau osatzen dugunon erantzukizun partekatua da, bakoitza gure erantzukizun-eremutik.

1200-1584445768-Zuiako Osasun Zentroa_ arreta telefonikoa.jpg

ZUIAKO OSASUN ZENTROTIK GARRANTZIZKO INFORMAZIOA

 Murgia, 2020ko martxoaren 17a_ Koronabirusaren aurreko prebentzio neurriekin jarraituz, Osakidetzak Arabako anbulatorio eta osasun zentro guztien funtzionamendua berrantolatu du.Zuian, lurraldeko gainerakoetan bezala, telefono bidez erantzungo dira kontsulta guztiak. Edozein arazorik edo kontsultarik baduzu, Koronabirusarekin lotutakoa edo ez, 945 43 00 30 telefono zenbakira deitu behar duzu.Osasun langileek telefonoz erantzungo dizute eta jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizute. Osasun zentrora joan beharko da bakarrik osasun langileek beharrezkotzat jotzen dutenean.Arazoren bat edo kontsultaren bat izanez gero, deitu 945 43 00 30 telefono zenbakira.EZ ETORRI ZUIAKO OSASUN ZENTRORA OSASUN LANGILEEK ADIERAZTEN EZ BADIZUTE. ZUGATIK. DENENGATIK. Eskerrik asko zure laguntzagatik. 

1200-1584122818-Koronabirusaren aurreko PREBENTZIO-NEURRI BERRIAK _ 2020ko martxoak 13.jpg

Prebentzio-neurri berriak: Eguneko Landa Zentroa, kirol-instalazioetako taberna eta udal bulegoak ixtea

 Murgia, 2020ko martxoaren 13a _ Atzo hartutako prebentzio-neurriekin jarraituz, Zuiako Udalak EALZko (Eguneko Arretarako Landa Zentroa) instalazioak itxiko ditu datorren astelehenetik aurrera, martxoaren 16tik aurrera. Erabakia hartu dugu zerbitzu bera eskaintzen duten eta erabaki bera hartzen ari diren beste udal batzuekin hitz egin ondoren. Kaltetutako familiei laguntzeko asmoarekin, guztiekin hitz egingo dugu eta alternatiba ezberdinak proposatuko dizkiegu. Esate baterako, zentroko instalazioetan janaria egiten jarraitzea, senideek jaso eta gure adinekoen etxeetara eraman ahal izateko.Era berean, gaurtik aurrera Palatu kiroldegiko taberna ixtea erabaki dugu (kiroldegiko gainerako instalazioak itxita daude atzotik).Halaber, udal bulegoetako aurrez aurreko jendearentzako arreta-zerbitzua ixtea xedatu dugu. Lanean jarraituko dugu eta herritarren kontsultak 945 43 00 05 telefonoaren bidez eta azuia.general@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren bidez erantzungo ditugu.Barkatu neurri horiek sor ditzaketen eragozpenak. Eta, azkenik, arren eskatzen dugu herritar guztiok uler eta onar ditzagula ezarritako neurriak, Euskal Gobernuaren Osasun-Sailak unean une emandako prebentzio-jarraibide orokorrak betez.

1200-1584020246-Koronabirusa, bandoa _ Bando Coronavirus 3.jpg

Zuiako Udalak prebentzio-neurriak hartu ditu Koronabirusaren aurrean

 Murgia, 2020ko martxoaren 12a _ Zuiako Udalak, Koronabirusaren pandemiak sortutako egoerari buruz erakunde ofizialek egindako gomendioen aurrean, prebentzio-neurri batzuk zehaztu ditu zerbitzu eta ekipamendu publikoetan herritarren osasuna babesteko.Erantsitako pdf dokumentuetan eta argazkietan neurri guztiak dituzu.  

1200-1583959995-Mati_final para bajar peso_Moment.jpg

'Koronabirusa, beldurraren gaitza' hitzaldia Youtuben ikusgai

 Murgia, 2020ko martxoaren 11a_ Mati Iturralde mediku zuiarrak atzo eskainitako hitzaldia, gure Youtubeko kanalean ikusgai dago jada (ikusteko, jarraitu beheko esteka).Hitzaldia da egungo egoerari buruzko hausnarketa argia eta zentzuzkoa, datu eta informazio ofizialetan oinarrituta, eta ikuspegi kritikoa duena.Bide batez, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi: Mati bera, etorri eta parte hartu zenuten herrikide guztiak, Jon Mikel Kareaga eta Oier Azkarraga Grajales#Koronabirusa #Informazioa #Erantzunkizuna #ZentzuKritikoa

1200-1583430100-Screenshot_2020-03-05 Zeurea agintea, zeurea erabakia.png

5G sarearen etorrera dela eta, LTD SINTONIZATZEKO BEHARRA

 Informazio oharra_ Murgia, 2020ko martxoaren 5a

1200-1582621901-bertsobarnetegia_kartela_Gorbeialdea_2020.jpg

Gorbeialdeko BERTSO BARNETEGIA, apirilaren 15etik 17ra, MANURGAN

Urtero bezala, Gorbeialdeko Kuadrillak eta Arabako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean, GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA antolatu dugu. Apirilaren 15etik 17ra, Manurgako aterpetxean, Pazko astean, 10 eta 13 urte arteko gaztetxoek egonaldi eder bat egiteko aukera izango dute. Euskararekin saltsan, begiraleekin jolasean, bertso-munduan murgiltzeko okasio paregabea.

1200-1581329720-Ayto Z con genteBIS.jpg

2020 URTERAKO UDAL AURREKONTUA, ONARTUTA

 Zuiak udal aurrekontua onartu du 2020 urterako3'5 milioi eurokoa da, eta udalerriaren ingurumen eta ekonomia iraunkortasunaren aldeko apustua egiten du

1200-1580480925-CASA MAESTROS EDIT.jpg

MAISUEN ETXEKO ETXEBIZITZAK ESLEITU DIRA

 Murgia, 2020ko urtarrilaren 31aAlkatetzaren 2020.01.27ko 11/2020 zk.ko Dekretuaren bitartez, Maisuen Etxeko alokairu babestuko udal-etxebizitzen esleipendunen eta erreserben zerrenda onartu da, eta horren kontratua 2020.03.01ean hasiko da.Zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek hamar egutegi-eguneko epearen barruan, iragarki-oholtzan argitaratzen den egunetik aurrera, eta erreklamaziorik ezean behin betiko onartutzat joko da.