Euskaraldian ZUIAN izena eman duzu, eta oraindik ez duzu TXAPA jaso?
Hona hemen hurrengo asteetan zehar eta azaroak 25- Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, ospatzeko berdintasun zerbitzuak antolatutako eta Gorbeialdeko Kuadrillan burutuko diren ekintza desberdinak.Animatzen zaitugu hauetan parte-hartzera eta ekintzetako argazkiak sare-sozialetara igotzera #A25gorbeialdea hastag -a erabiliz.
Zuiako Udalak udalerriko aldizkariaren azken alea argitaratu berri duBanaketa hasi da eta berehala zuiar etxe guztietan egongo da
Euskaraldian izena emateko azken txanpan gauden honetan, egitasmoak jasota dituen hamaika egunetan praktikan jarritakoa luzatzeko aukera emango digu GORBEIALDEKO MINTZALAGUNAK.
Gorbeialdean, 600 lagunek baino gehiagok eman du izena Euskaraldian. Badator azaroa, eta gero eta gertuago daude euskaraz bizitzeko ariketa egiteko hamaika egunak.
Martxan doa Euskaraldia ekimenaren izen ematea Zuian. Eta, azaroaren 23tik abenduaren 3ra biziko dugunaren aurrekari gisa, ostegun honetarako (urriak 25) AHOBIZI eta BELARRIPRESTentzako tailerra, eta afari-merienda antolatu dugu.
Sakoneko tailerretan lehentasuna izango dute 2017an parte-hartu zuten pertsonak. Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu; euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Emakumeei irakatsiko zaie eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten, era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez.
2019an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo edizioa. Orain, txapelketa horretan kantatzeko txartel bila dabiltza bertsolariak, sailkapen-fasean murgilduta. Igande honetan (urriak 28) jokatuko da Murgian, udaletxeko aretoan, sailkapen-faseko 5. saioa.
Gure udalerrian gertatu berri den eraso matxista dela eta, Zuiako Udalak gaur, urriaren 18an, egindako Udalbatzarrean erasoa irmotasunez gaitzesten duen adierazpen instituzionala onartu du. Horrez gain, Elena Loyo gure auzokideari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini dio eta bere esku jarri ditu behar dituen baliabideak.Adierazpen osoa irakur dezakezu hurrengo dokumentuan:
Duela 2 urte udalak Murgiako 'Pauldarren' eraikina eta lursailak erosi zituen 1.650.000 € ordainduta, zentroan bertan Zuiako heziketa-eskaintza publiko osoa batzeko asmozOperazioa aurrera eraman zuen udalak, eraikinaren egokitze-lanak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren konpromisoa lortu ondoren, baina momentuz ez du ezer egin
Internet bidez izena emateko aukera badago ere, Gorbeialdean hainbat lekutan eman dezakezu izena. Zuian, adibidez, udaletxean eta liburutegian. Zer izango zara, ahobizi ala belarriprest?