Gorbeialdeko Kuadrillan maiatzaren 14an ospatutako batzarreko juntan onartu egin zen Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022). Honek suposatzen du, gaur egun eta lehen aldiz Gorbeialdeko udal guztien berdintasun Plana izatea.2018. urtean zehar Aramaioko, Legutioko, Zigoitiko eta Zuiako berdintasun Planen ebaluazioa egin zen eta baita Arratzua-Ubarrundiko eta Urkabustaizko politiken ebaluazioa-diagnosia ere. Behin dokumentu hau izanda, Plana egiteari ekin zitzaion parte-hartze sozial, politiko eta tekniko handiarekin, bileren, tailerren eta formakuntza desberdinen bitartez lortua. Kuadrillako I. berdintasun Plan hau, hurrengo 4 urteetako berdintasun politiken ardatz eta erremienta izango dugu, hau lau ardatz nagusietan antolatuta dago: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, bizitzaren jasangarritasuna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza, giza eskubideen ikuspegitik.Planaren aurkezpen publiko, ekainaren 7an izango da, Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen Topaketan, Urkabustaizeko kultur etxean (Izarra) arratsaldeko 17etan.