1200-1542094743-Azaroak 25 -Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.jpg

Solasaldia Josebe Iturrioz eta berdintasuna zerbitzua

Hona hemen hurrengo asteetan zehar eta azaroak 25- Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, ospatzeko berdintasun zerbitzuak antolatutako eta Gorbeialdeko Kuadrillan burutuko diren ekintza desberdinak.Animatzen zaitugu hauetan parte-hartzera eta ekintzetako argazkiak sare-sozialetara igotzera #A25gorbeialdea hastag -a erabiliz.

1200-1541677727-azala.jpg

Udazkeneko ZUBIA aldizkaria, kalean jada!

 Zuiako Udalak udalerriko aldizkariaren azken alea argitaratu berri duBanaketa hasi da eta berehala zuiar etxe guztietan egongo da

1200-1541676372-Kartela gorbeialdea.jpg

Egin jauzi, eta bihurtu MINTZALAGUN!

Euskaraldian izena emateko azken txanpan gauden honetan, egitasmoak jasota dituen hamaika egunetan praktikan jarritakoa luzatzeko aukera emango digu GORBEIALDEKO MINTZALAGUNAK.

1200-1540886715-qr.jpg

EUSKARALDIA: Zuian 120 lagun inguruk eman dugu jada izena!

Gorbeialdean, 600 lagunek baino gehiagok eman du izena Euskaraldian. Badator azaroa, eta gero eta gertuago daude euskaraz bizitzeko ariketa egiteko hamaika egunak.

1200-1540295075-kartela_u25_Zuia_Euskaraldia_2018.jpg

EUSKARALDIA: tailerra eta merienda-afaria, urriaren 25ean

Martxan doa Euskaraldia ekimenaren izen ematea Zuian. Eta, azaroaren 23tik abenduaren 3ra biziko dugunaren aurrekari gisa, ostegun honetarako (urriak 25) AHOBIZI eta BELARRIPRESTentzako tailerra, eta afari-merienda antolatu dugu.

1200-1540194236-Autodefensa _final.jpg

AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA

Sakoneko tailerretan lehentasuna izango dute 2017an parte-hartu zuten pertsonak. Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu; euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Emakumeei irakatsiko zaie eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten, era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez.

1200-1540191792-2018-10-28 abtx19 5 kanporaketa murgia.jpg

Arabako Bertsolari Txapelketak Murgiara egingo du bisita

2019an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo edizioa. Orain, txapelketa horretan kantatzeko txartel bila dabiltza bertsolariak, sailkapen-fasean murgilduta. Igande honetan (urriak 28) jokatuko da Murgian, udaletxeko aretoan, sailkapen-faseko 5. saioa.

1200-1539899820-z bis.jpg

Udalak gaitzesten du Elena Loyo gure herritarrak jasan duen eraso matxista

Gure udalerrian gertatu berri den eraso matxista dela eta, Zuiako Udalak gaur, urriaren 18an, egindako Udalbatzarrean erasoa irmotasunez gaitzesten duen adierazpen instituzionala onartu du. Horrez gain, Elena Loyo gure auzokideari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini dio eta bere esku jarri ditu behar dituen baliabideak.Adierazpen osoa irakur dezakezu hurrengo dokumentuan:

1200-1539705968-Ayto Zuia visto desde plaza.jpg

Euskal Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hitza ez betetzea salatu du udalak

 Duela 2 urte udalak Murgiako 'Pauldarren' eraikina eta lursailak erosi zituen 1.650.000 € ordainduta, zentroan bertan Zuiako heziketa-eskaintza publiko osoa batzeko asmozOperazioa aurrera eraman zuen udalak, eraikinaren egokitze-lanak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren konpromisoa lortu ondoren, baina momentuz ez du ezer egin  

1200-1538996285-izen-emate-finkoa_Euskaraldia_2018.jpg

Euskaraldian izena eman nahi duzu? UDALETXEAN eta LIBURUTEGIAN duzu aukera

Internet bidez izena emateko aukera badago ere, Gorbeialdean hainbat lekutan eman dezakezu izena. Zuian, adibidez, udaletxean eta liburutegian. Zer izango zara, ahobizi ala belarriprest?

1200-1537524973-Euskaraldia_content.jpeg

Euskaraldian IZENA EMATEKO epea ireki da

Atzo, irailaren 20an, ireki zen Euskaraldian parte-hartzeko izen ematea. Iruñeako Zentral are...

1200-1538987705-Irakurle kluba .jpg

GORBEIALDEKO IRAKURLE KLUB FEMINISTAK EUSKARAZ

Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi- artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.Gure irakurketak partekatzeko elkartuko gara hilabetean behin, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.Lehen saioa urriaren 15an izango da, 18:00etan, Aramaioko kultur etxean. Eta hurrengo saioak hileko 3. ostegunetan Kuadrillako hainbat udaletan txandaka, izena ematen duten emakumeak nongoak diren arabera. Gaztelerazko, azaroan hastea aurreikusteen da.Izen-ematea irekita plazak bete arte!