Zuiako ondare historikoa osatzen duten toki eta elementu eraiki eta arkeologikoen katalogoa izango da aurten, Zuiako udalak urtero dei egiten duen Eugenio Murgia ikerketa-bekan landu beharreko gaia.
Udalak antolaturik, datorren ostiralean, apirilak 5, 17:00etan hasita, bisita labur bar egingo da Pauldarren eraikin eta orubean, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, zuiar hiritarrei eskainita.
Zuiako emakume kirolaria den Elena Loyo, Euskadiko Maraton erdiko rekorra lortu egin du apirilaren 1ean Azkoitia-Azpeitiako lasterketan 1h:13min:24s eginez. Zuiako udalaren partez ZORIONAK ETA SEGI HORRELA! Gora emakume kirolariak!
Meteorologia aurka egon bazen ere, Zuiako udalak eta pertsona eta agintari politiko ugarik amaiera jarri zioten memoria historikoa berreskuratzeko antolatutako ekitaldi-sortari. Hartara, udalerriko auzotar batek musu truk tailatutako monolitoa inauguratu zuten Aita Pauldarren lehengo komentuan eta, 1936 eta 1940. urteen artean, kontzentrazio-esparru frankista izandakoaren sarrerako lorategietan.
Zuiako udalak zenbait ekitaldi antolatu du oroimen historikoa berreskuratzeko, zinez sinisten baitu historia ezagutu eta jakin egin behar dela, orainaldian egokiro koka gaitezen eta etorkizunari errakuntzarik gabe aurre egin diezaiogun, herri libre eta solidarioaren biziraupena ezertan ere baldintzatu barik.
Zuiako udalaren berdintasun-atalak eta ZETEME neska gazteen taldeak hainbat ekitaldi antolatu dute martxoaren 8aren, Emakumearen Nazioarteko Egunaren zioaz.
Jada abian jarrita diren hiru esperientziak erakutsiko dute eredu berria posiblea dela abeltzaintzaren sektorean.
Hilabete oso bat falta da oraindik KORRIKA hasteko, eta Zuiara iristeko. Apirilaren 7an izango da hori, goizean goiz, eta, beraz, komeni da lehen bait lehen beroketa-ariketak egiten hastea...
Udalak guraso eta gazteekin egingo du bilera martxoaren 10ean Bea-Murgia etxean, Gaztelekua eraberritzeko asmoz.
MAX TXIKIATxontxongilo, objetu eta clown poetikotasunean oinarritutako antzezlana, nihi eta lehen haurtzarako umeentzakoa. (1-4 urte)
Zuiako udalak 2017ko aurrekontuak onartu zituen, azken udalbatzarrean. EH Bilduren udal gobernuak osatutako aurrekontuen proiektuak EAJko udal taldeen aldeko bozka jaso zuen; ZBGk, berriz, aurkako botoa eman zuen, PP abstenitu zen bitartean.