Udalak guraso eta gazteekin egingo du bilera martxoaren 10ean Bea-Murgia etxean, Gaztelekua eraberritzeko asmoz.
MAX TXIKIATxontxongilo, objetu eta clown poetikotasunean oinarritutako antzezlana, nihi eta lehen haurtzarako umeentzakoa. (1-4 urte)
Zuiako udalak 2017ko aurrekontuak onartu zituen, azken udalbatzarrean. EH Bilduren udal gobernuak osatutako aurrekontuen proiektuak EAJko udal taldeen aldeko bozka jaso zuen; ZBGk, berriz, aurkako botoa eman zuen, PP abstenitu zen bitartean.
Zuiako Udalak hala eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak 2016ko urrian neurtu zuen euskarak Murgiako kaleetan duen presentzia. 20 orduko neurketaren emaitzekin, txostena interesa duen edonorentzat dago eskuragarri.
Udalak, litezkeen zalantzak argitzeaz batera, hiritarren iritzi eta iradokizunak jaso nahi ditu obra honen inguruan
Kaldera aldaketa dela eta, liburutegia eta ludoteka abenduaren 15etik urtarrilaren 2ra arte itxita egongo dira. Barkatu eragozpenak
Euskara hizkuntza bat da, hori denok dakigu. Baina hizkuntza bat ez dute hitzek bakarrik osatzen. Jendeak ere osatzen du.2016ko abenduaren 3ari, hau da, euskararen nazioarteko egunari, hitzak bakarrik ez, aurpegiak ere jarri nahi dizkiogu. Hona hemen, gure udalerrian, Zuian, euskarara gerturatu, eta ondoren euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi duten zazpi lagun. Ikusgai duzuen bideoa Mikel Ezkerrok egin du, eta Zuiako Udalak eta Infozuiak, elkarlanean, jarri nahi lukete zuen eskura.Ikusiko dituzuen zazpi lagunek aukerak egiten jarraitzeko prest daudela adierazi dute. Eta, zertarako prest zaude zu?
Zuiako udalak bat egin du Eudelek, Berdinsareak eta Emakundek osaturiko testuarekin, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.Gorbeialdeko koadrillak elkarretaratzea deitu du indarkeria hori salatzeko
Zuiako udalak programa pilotua jarriko du martxan gantz-bereizgailuak garbitzeko, udalerriko etxe askotan dagoen beharrari erantzunez.