1200-1497542672-Baietz42Zinegotziak2.jpg

Baietz 42! ekimenaren aldeko adierazpena

Zuiako Udalak onartu du testua, aldeko 10 botorekin eta Partido Popularraren abstentzio bakar batekin

1200-1496816331-OREGI.jpeg

Oregi musika eskolakoen KONTZERTUA, ekainaren 9an

Oregi musika eskolako ikasle eta irakasleek ikasturtean zehar landutakoa erakusteko aukera izango dute, ostiral honetako emanaldian. 21:00etatik aurrera, Areso tabernan da hitzordua.

1200-1496407174-kartela_ZE_2017.jpg

ZUIA EUSKARAZ 2017: gora Zuiako sorginak!!

Ekainaren 24ko festarekin amaituko da aurtengo ekimena.

1200-1494330162-IMG-20170412-WA0002.jpg

Laura Valleren hitzaldia

Pasaden hilabetean Laura Valle, Ametzagako emakume zientzialariaren hitzaldia izan genuen eta oso arrakastatsua izan zen.Laurak, beste bizipenei buruz hitz egin zuen emakume zientzialari moduan, emakume izateagatik dituen oztopoak eta karga sozialei buruz, bere lanari buruz….Benetan interesgarria izan zen. Eskerrik asko Laura. 

1200-1490941101-IMG_20170329_184102.jpg

Laia eskolaren aurkezpena Gorbeialdean, Arabako berdintasuna eta jabekuntza eskola.

Martxoaren 29an Zigoitiko Gizarte eta kultur etxean Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasun...

1200-1493565000-Ume1.jpeg

Sierra Morenako ume basatia Zuian

Marcos Rodríguez Pantoja Sierra Morenako ume basatiak zuzenean kontatuko ditu 71 urtetako esperientzia eta bizipenak.

1200-1493563433-Ondarea.jpg

Eugenio Murgia 2017 beka deituta

Zuiako ondare historikoa osatzen duten toki eta elementu eraiki eta arkeologikoen katalogoa izango da aurten, Zuiako udalak urtero dei egiten duen Eugenio Murgia ikerketa-bekan landu beharreko gaia.

1493560844-MonolitoaFatxada.JPG

Bisita irekia Aita Pauldarren lehengo komentuari

Udalak antolaturik, datorren ostiralean, apirilak 5, 17:00etan hasita, bisita labur bar egingo da Pauldarren eraikin eta orubean, hezkuntza-komunitateari eta, oro har,  zuiar hiritarrei eskainita.

1200-1491561749-IMG_20170407_084805.jpg

Zorionak Elena Loyo !

 Zuiako emakume kirolaria den Elena Loyo, Euskadiko Maraton erdiko rekorra lortu egin du apirilaren 1ean Azkoitia-Azpeitiako lasterketan 1h:13min:24s eginez. Zuiako udalaren partez ZORIONAK ETA SEGI HORRELA! Gora emakume kirolariak! 

1490475271-MonolitoaFatxada.JPG

Zuiak urrats txiki bat egin du memoriaren bidean

Meteorologia aurka egon bazen ere, Zuiako udalak eta pertsona eta agintari politiko ugarik amaiera jarri zioten memoria historikoa berreskuratzeko antolatutako ekitaldi-sortari. Hartara, udalerriko auzotar batek musu truk tailatutako monolitoa inauguratu zuten Aita Pauldarren lehengo komentuan eta, 1936 eta 1940. urteen artean, kontzentrazio-esparru frankista izandakoaren sarrerako lorategietan.

1200-1490179937-Zuiako_2.jpg

Zuia oroimen historia berreskuratu nahian

Zuiako udalak zenbait ekitaldi antolatu du oroimen historikoa berreskuratzeko, zinez sinisten baitu historia ezagutu eta jakin egin behar dela, orainaldian egokiro koka gaitezen eta etorkizunari errakuntzarik gabe aurre egin diezaiogun, herri libre eta solidarioaren biziraupena ezertan ere baldintzatu barik.

1200-1488908906-kartela zuia M8.jpg

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna Zuian

Zuiako udalaren berdintasun-atalak eta ZETEME neska gazteen taldeak hainbat ekitaldi antolatu dute martxoaren 8aren, Emakumearen Nazioarteko Egunaren zioaz.

1200-1488565144-Behigorria.jpg

Abeltzaintza eztabaidagai Zuian

Jada abian jarrita diren hiru esperientziak erakutsiko dute eredu berria posiblea dela abeltzaintzaren sektorean.

1200-1488545639-kartela_korrika-kulturala_Zuia_2017.jpg

Zuiako KORRIKA KULTURALA martxan dago

Hilabete oso bat falta da oraindik KORRIKA hasteko, eta Zuiara iristeko. Apirilaren 7an izango da hori, goizean goiz, eta, beraz, komeni da lehen bait lehen beroketa-ariketak egiten hastea...