Datorren ekainaren 13an, San Antonio egunarekin batera, Zuiako Haran osorako jardunaldi oso berezi batez gozatuko dugu berriro.
Ekimena iaz hasi ondoren, Zuiako herrietako gazteak, Udalaren laguntzarekin, berriro elkartu dira zuiar guztientzat pentsatutako jaiak berriz ospatzeko, adin guztietako bizilagunen arteko topaketa, elkarbizitza eta jai-giroa sustatuz.
Ospakizun honek urtez urte jarraipena izatea da asmoa, edizio bakoitza bailarako herri ezberdin batera eramanez, Zuiako txoko guztiei jai komun honen berri emanez.
San Antonio data garrantzitsua izan da historikoki gure haranarentzat, eta espiritu hori bizirik mantentzen jarraitu nahi dugu, belaunaldi berrietara ere egokituz eta lagun, familia, gazte, heldu eta haurren artean partekatzeko egun bat sortuz.
Egun osoan zehar adin guztietarako pentsatutako jarduerak, musika eta ikuskizunak izango dira eta, beraz, egun berezi honetan parte hartzera eta elkarrekin gozatzera animatzen ditugu herritar guztiak.
Zain gaituzue aurten BITORIANON!