Bitarteko kontratua izango da, arauzko lanpostu hutsa bete arte.

Lanpostuaren eginkizunak honakoak izango dira:
- Hainbat lan egitea udal azpiegiturak, ur eta saneamendu sareak eta horien azpiegiturak mantentzeko eta kontserbatzeko.
- Altzariak, seinaleak, bankuak eta abar konpondu eta jartzea.
- Arotzeriako lanak egitea.
- Hustubideak garbitzea eta saneamendu-sarea libratzea.
- Udal altzariak eta instalazioak pintatzeko lanak egitea: banku publikoak, barandak, etab.
- Ur-hornidurako eta estolderiako konexioak eta deskonexioak egitea behin-behineko instalazioetarako.
- Agertokiak, kioskoak eta abar muntatzea eta desmuntatzea.
- Hesiak, mahaiak eta abar lekuz aldatzea eta jartzea.
- Sastrakak garbitzeko lan puntualak egitea.
- Udal errepide eta kaleetan konponketak egitea, bachear egitea, etab.
- Arrazoi klimatologikoek edo gorabehera puntualek eragindako kalteen ondoriozko lanak egitea: zuhaitzak moztea eta kentzea, etab.
 

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da edukitzea:
- Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo baliokidea
- Euskara HE1/B1
- B gidabaimena

Eta baloratu egingo da lanbide esperientzia izatea lorezaintzan, igeltserotzan, iturgintzan, elektrizitatean eta antzekoetan.