Zuiako udaletxeko aretoan, urriaren 16an 18:00etan.
Zuiako Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta, Carmen de Vega adituak “Acercamiento al queso Idiazabal: origen, denominación y cata comentada” izeneko hitzaldia eskainiko du urriaren 16an, ostegunean, 18:00etan, Murgiako Udaletxeko aretoan.
Hitzaldia Elkartegiak +55 kultur programaren baitan dago, eta helburua da Arabako herritar nagusiei kultura, gastronomia eta tradizioen inguruko jarduera interesgarriak eskaintzea.
Jardueran zehar, Idiazabal gaztaren jatorria eta izendapenaren garrantzia azalduko dira, eta bertaratuek dastaketa gidatu batez gozatzeko aukera izango dute.