Hilabete osoko programazioaren ondoren, urriaren 30ean izango da GAU BELTZAren festa handia.
Urriaren 30ean (osteguna) egingo dugu Zuiako Gau Beltza. Ekitaldi guztiak irekiak izango dira, baina horietako bitan (biak 17:30etan izango dira) izena eman beharra dago:
3 urtetik 8 urterakoei zuzenduta, ANE GEBARAren ipuin kontaketa saioa. Ondoren, eskulanak eta jolasak egingo ditugu. Eta ekarri zure kalabaza prest etxetik, aurreko urteetan bezala!
- 9 urtetik 12 urterakoei zuzenduta, GINKANA BELDURGARRIA antolatu dugu, Jesusa-Enea parkean. Taldeak eta txandak antolatuko ditugu eskolan.
IZENA EMATEKO FORMULARIOA:
https://forms.gle/ucnSwRvH9c1sfFyv7