Arabako Harreman Arte Ibiltariaren Jaialdiaren (FIAR) lehen edizioa urriaren 8tik 12ra ospatuko da, eta Zuiako herriburuak, Murgiak, protagonismo berezia izango du.

Igandean, urriaren 12an, Josune Enea lorategian kokatuko da Clara García Fraileren “Maitasun Istorioak hartu-emateko bulegoa”, 16:00etatik 20:00etara. Herritarrek bertan partekatu edo jaso ahal izango dituzte maitasun istorioak, modu poetiko, hunkigarri eta dibertigarrian. Ekimen berezi honek publikoarekin harreman zuzena bilatzen du, jaialdiaren espiritu parte-hartzailea islatuaz.

Hori ez ezik, FIARrek Arabako txoko ugaritan antolatuko ditu tailerrak, hitzaldiak, instalazioak, antzerkia, dantza eta ibilaldiak, artea herritarren bizitzara gerturatuz eta esperientzia paregabeak sortuz.

Egitaraua (urriak 8–12)

Urriak 8, asteazkena

Geosentikorrak (Beatriz Lagartos) · 8:30–11:30 · Entzia mendilerroa

Objektuen memoriari buruzko tailerra (Ana Ulloa) · 10:30–12:30 · Bizan Arana, Gasteiz

Kultura eta iraunkortasunari buruzko topaketa (Beatriz Lagartos + Iara Solano) · 18:30–20:30 · Casa del Cordón, Gasteiz

Objektutegia (Ana Ulloa) · 18:00 eta 19:00 · Montehermoso, Gasteiz

Maitasun Istorioak hartu-emateko bulegoa (Clara García Fraile) · 16:30–20:30 · Virgen Blanca, Gasteiz

Enbor(r)ak (Harreman Teatro) · 20:30 · Sala Inopia, Gasteiz

Urriak 9, osteguna

Geosentikorrak · 8:30–11:30 · Entzia

Objektuen memoriari buruzko tailerra · 10:30–12:30 · Ondategi (Zigoitia)

Objektutegia · 19:00 · Ondategi (Zigoitia)

Maitasun Istorioak hartu-emateko bulegoa · 16:30–20:30 · Virgen Blanca, Gasteiz

Enbor(r)ak · 20:30 · Arraia-Maeztu

Urriak 10, ostirala

Bizi den Ahotsa (Gentzane + gazteak) · 18:00–19:00 · Plaza España, Gasteiz

Urriak 11, larunbata

Geosentikorrak · 8:30–11:30 · Entzia mendilerroa

Gymkhana (Aurora Diago) · 12:00 · Baratza Aretoa, Gasteiz

Maitasun Istorioak hartu-emateko bulegoa · 16:30–20:30 · Virgen Blanca, Gasteiz

Bizi den Ahotsa (Gazte bakarrizketak) · 18:00–19:00 · Plaza Berria eta Andre Maria Zuriaren plaza, Gasteiz

Urriak 12, igandea

Geosentikorrak · 8:30–11:30 · Entzia mendilerroa

Gymkhana · 12:30 · KuartangoLab, Kuartango

Maitasun Istorioak hartu-emateko bulegoa · 16:00–20:00 · Josune Enea lorategia, Murgia

Informazioa eta sarrerak

Jaialdiko jarduera batzuk doakoak dira, beste batzuek edukiera mugatua dute. Informazio guztia eta sarrerak: linktr.ee/festivalfiar