Atzerapen berri bat udalerriko ikastetxe konplexuaren proiektuanZuiako Udalak ‘Pauldarren’ proiektuan bere hitza betetzea eskatzen dio Hezkuntza sailariEraikina erosteko, Udalak 1’6 milioi euro ordaindu ditu jada. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, ez du ez eta berrikuntzaren proiektua kontratatu. 2016an bi erakundeek adostu zuten Zuiak Murgiako ‘Pauldarrak’ erosiko zuela etmaila Hezkuntza sailak obrak kontratatu eta ordainduko zituela. Hori guztia udalerria ikastetxe konplexu batekin hornitzeko, derrigorrezko hezkuntza publikoaren eskaintza osorik zentro berean bilduko duena. Murgia, 2017ko urriaren 4a_ Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren informazio ezaren aurrean eta bere arduradunekin harremanetan jartzeko ezintasuna ikusita, Zuiako Udalak idatzi bat helarazi dio, Murgiako ‘Pauldarren’ erreformatzeko proiektuan emandako hitza betetzeko eskatuz.Iazko udazkenean bi erakundeen arteko lortutako akordioaren bidez, 1.650.000 € ordaindu zituen udalak, Zuiako eta Arabako hiritarren diru publikoa erabiliz (zuiar guztien zergak eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio), ‘Pauldarren’ eraikina eta lurrak erosteko, bertara eramateko lehenengo hezkuntzako Oroko Ama Birjina ikastetxea eta haur-eskola, orain dagoen institutuarekin batera. Horrela, udalerria ikastetxe konplexu batekin hornituko zen, derrigorrezko hezkuntza publikoaren eskaintza osorik zentro berean bilduz, hain zuzen ere. Zuiako Udalak esfortzu ekonomiko handia egin du, bere atala betetzeko. Bien bitartean, egun, ez dago inolako ziurtasunik sail horren konpromisoa ezelan ere bete denik, hain zuzen ere, eraikinean egin beharreko erreformaren proiektua idaztea, gerora lanak gauzatzeko urratsak eman ahal izateko.Azken hil hauetan, hainbat alditan egin du dei udal honek, bere alkatearen bitartez, Olatz Garamendi sailburuordearekin harremanetan jarri nahiaz telefonoz, eta erantzun bakarra jaso du “utzi abisua eta deituko dizu”, baina deia ez da inoiz iritsi.Honengatik guztiarengatik, Zuiako Udaletik galdegiten diogu Hezkuntza sail horri bete dezala berehalakoan udalerri honekiko bere egin zituen konpromisoak, lehengoan ere, 2009. urtean gertatu zena ekidinen bada. Orduan, Hezkuntza sailak hala eskatuta, garaiko udalbatzak, 1.598.640’26 € ordainduta, lursaila erosi zuen lehenengo eta bigarren ikastetxeetarako eraikin berria bertan kokatuko zelakoan. Geroago, Hezkuntza sailak bertan behera utzi zuen proiektua.
ZUZENDUTAKO BERRIA! Pasa den irailaren 21ean argitaratutako informazioan esan genuen "... EAJko beste zinegotzia eta Zuiak Batzen Gaitu (ZBG) taldearen ordezkaria abstenitu egin ziren" , Zuiak Batzen Gaitu (ZBG) taldearen 3 ordezkariak abstenitu egin zirela esan beharrean. Jarraian berria zuzena irakurri ahal duzu. ZUIAKO UDALA, ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDEZuiako Udalak gehiengoz onartu du erabakitzeko eskubidearen aldeko mozioaKataluniako Erreferenduma babesten du eta herritarrak deitzen ditu gaur, 20:00etan, Gure Esku Dago Zuiaren ekimenaz egingo den kontzentraziora
Emakunde Euskal Erakundeak “XIV. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO GUNEA” ma...
Gorbeialdeko Kuadrillako indarkeria matxistaren diagnosia, Araba osoko eskualde askok aurrera eramat...
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 8. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea...
Zuiako Gau Eskolak (AEK), Zuiako Udalaren laguntzarekin, euskara ikastaroen eskaintza prestatu du, urtero bezala, 2017-2018 ikasturterako.
Erakusketa, dokumental emanaldi eta Carlos Carnicero Herreros historialariaren hitzaldi bat Bea-Murgia Etxean
Arabako Foru Aldundiari, URA agentziari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die arazoa konpontzea, udalerriko benetako beharrei erantzunez eta bere iritzia errespetatuz
Irailaren 1ean, liburutegian, Bea Murgia Etxean.19:30etanCarlos Carnicerok "La ciudad donde nunca pasa nada: Vitoria 3 de marzo de 1976" idatzi zuen eta guregana etorriko da martxoaren 3ari buruz hitz egiteko.
. Gazteei eta beharra duten bestelako talde batzuei zuzendutako neurria da. Helburuen artean, etxebizitzak lortzeko bidea erraztea, hutsik dauden bailarako etxeak erabilaraztea eta nahi dutenei udalerrian bizitzen jarraitzeko aukera ematea
Zuiako udalak argitaratzen duen aldizkariaren azken alea kalean dago jada! Edo, hobe esanda, zuiar guztien etxeetan, abuztuaren hasieratik. Udako ale honetan irakurri ahal dituzu, besteak beste, hurrengo informazioak:- zer gertatzen den ur hornidurarekin- Zuia Euskaraz eta Baietz 42! ekimenen kronikak- Palatu kiroldegiaren berritze proiektua- Zuia 3x3, maila altuko saski-topaketa- ‘Kaleak, gauak eta jaiak gureak dira!’ indarkeria matxistaren kontrako kanpaina- eta Marcos Rodríguez Pantoja, 'Sierra Morenako ume basatia'ren bailarako bisita.
Si no puedo bailar, ¡No es mi revolución! Y en las txosnas, bares, conciertos... en tod...