Murgia, 2017ko azaroaren 13a_ Pasa den ostegunean egindako udalbatzarrean, Zuiako Udalak onartu zuen Kataluniako Errepublika aintzat hartzeko eta han sortu den egoera salatzeko mozioa. Testua, EH Bilduk proposatutakoa, bere 4 botuekin onetsi zen.Onartutako mozioan, Zuiako Udalak elkartasuna eta solidaritatea helarazten dizkio “gizarte katalanari eta bere erakunde legitimoei, Espainiako estatuaren jazarpen eta erasoen aurrean”. Era berean, “errotik ezesten du Kataluniako Govern-eko zortzi kideen kartzelatzea”. Eta horiek guztiaen eta Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten, ANC eta Omnium Cultural elkarte-buruen, berehalako askatzea eskatzen du.Mozioaren testu osorik jarraian irakur dezakezu:"Zuiako udalbatzak, une gogor hauetan, elkartasuna eta solidaritatea helarazi nahi dizkio gizarte katalanari eta bere erakunde legitimoei, Espainiako estatuaren jazarpen eta erasoen aurrean.Zuiako udalbatzak errotik ezesten ditu Estatu Espainiarraren jarrera antidemokratikoa eta errepresio gero eta bortitzagoa, Kataluniako gizarte eta erakundeen asmo eta xede justu eta demokratikoen aurrean.Zuiako udalbatzak errotik ezesten du Kataluniako Govern-eko zortzi kideen kartzelatzea, gizarte katalanak libre eta demokratikoki hautatutako gobernua baita, bere jarduna Kataluniako gizartearen gehiengoaren eskari eta gurariei erantzuna ematera bideratu besterik ez duelarik.Zuiako udalbatzak ezinbestean galdegiten du Oriol Junqueras, Jordi Turull, Josep Rull, Raúl Romeva, Joaquim Forn, Carles Mundó, Dolors Bassa, Meritxell Borràs eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, hurrenez hurren, ANC eta Omnium Cultural elkarte-buruen berehalako askatzea.Zuiako udalbatzak bere egiten du Kataluniak nola Euskal Herriak zein munduko beste edozein naziok zein bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duten eskubidea, autodeterminaziorako eskubidearen bitartez.Zuiako udalbatzak aitortu eta aintzatesten du Kataluniako Errepublika, zuzenbideko estatu independente, subirano, demokratiko eta soziala baita, Parlament-ek aldarrikatu zuen bezala Katalunian 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ondorioz.Zuiako udalbatzak erabaki honen berri emanen dio Kataluniako Generalitat-i eta Espainiako gobernuari.Zuian, 2017ko azaroaren 9an".
Zuiako Udalak berriz azpimarratzen du emakumearekiko indarkeriaren izaera estrukturala eta bere konpromisoa agertzen du emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Hori dela eta, azaroaren 25eko hurrengo ADIERAZPEN INSTITUZIONALA onartu du:
Irudian, Domingo de Sautu kaleko itxura obrak egin ondoren.YARRITU S. A. enpresak egingo ditu, 1.607.898’19 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).Proiektuak Murgiako erdialdeko azpiegituren erabateko berrikuntza ekarriko du eta baita inguruko itxuraren aldaketa ere.Gurutze Gorritik Ametzagako mugaraino doan Domingo de Sautu kaleko saneamendu sareko azpiegiturak zahartuta daude, fibrozementua eta guzti dago eta pitzadura asko ere badituzte. Erabat berrituko dira eta, aldi berean, 2 kilometro inguruko zati horretan komunikazio eta elektrizitate sareak lurperatuko dira. Lanak aprobetxatuko dira, era berean, herriaren erdialdean, 2 plazen arteko esparruan, oinezkoek lehentasuna izango duten gune berri bat sortzeko. Obrak azaroan hasiko dira eta egiteko epea 8 hilabete ingurukoa da.
Zuiako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu, bat jardunaldi osoan eta bost hilabeteko epean eta bestea %60ko jardunaldian eta 3 hilabeteko epean.Eremu eta lorategi publikoen zein altzarien egokitze- eta mantentze-lanak egiteko eta baita estolda-zuloak garbitu eta askotariko mantentze-lanak egiteko ere.Hautagaiek bete beharreko baldintzak eta xehetasun gehiago, hurrengo dokumentuan:
Udal eraikinetan ur kontsumo arduratsua bultzatzeko kanpaina jarri du martxan Zuiako Udalak
Euskal parlamentuak Kataluniaren alde onartutako idazkia ere onetsi da Zuian, hamar botu alde (EHB, EAJ, ZBG) eta bat aurka (PP)
Asparrena eta Eako Udalekin batera hartu du parte EAEko Herri-administrazioen Energia-iraunkortasunari buruzko Lege Proiektua aztertzen ari den komisioan
Lantegi honen xedea da indarkeria sexistaren molde oro eta parekidetasun eza sustraitzen duten...
Badira urte asko Gorbeialdeko Kuadrillako elkarteak, mugimendu feminista eta emakume asko modu parti...
Ana Belen Jimenez, Lantarongo bizilagunaren hilketa dela eta, Zuiako udalak adierazi nahi du emakumeen aurkako indarkeria matxista zeharo gaitzesten duela. Kasu honetan bereziki, Ana Belenek udalerriarekin zeukan harremana kontutan hartuta.Zuiako udalak jarraituko du indarkeria matxistaren kontrako politikak bultzatzen eta errotik ezabatzeko ekintzak proposatzen. Eta herritarrak animatzen ditu eginkizun honetan parte eta esku hartzeko.Era berean, gogoratu nahi du Zuiako udalak emakumeen arretarako Berdintasun-Zerbitzua eta Gizarte-Zerbitzuak eskaintzen dituela (informazio gehiago 945 43 04 60). Euskal gobernuak ere informazio eta laguntzarako telefonoa ere badu: 900 180 144, dohainekoa eta arrastorik uzten ez duena.
Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120
herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Eta, noski, Gorbeialdean ere baduzu horretarako aukera.