Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskal Herri osoan, euskararen erabilera helburu duen ariketa sozial erraldoia egingo da: EUSKARALDIA

Zuian badugu era horretako ekimenen gaineko esperientzia, 2017an egin baitzen Baietz 42! ekimena. Orduan pilatutako esperientzia eta indarra berriz ere erakusteko aukera emango digu Euskaraldiak, ahobizi eta belarripresten bidez.

Prestaketa-lanak hasteko, hona hemen lehenengo hitzordu irekia:

EGUNA: maiatzak 24, osteguna

ORDUA: 18:30

LEKUA: Udaletxeko areto handia