ARABAN BAI! kanpaina, AENKORMERek (Arabako merkatarien federazioak) eta Arabako Foru Aldundiak elkarlanean jarri dute martxan. Helburua, Araban zehar, komertzio, taberna, denda eta bestelako zerbitzuetan, euskararekiko konpromisoa sustatzea da.  


Gorbeialdeko Kuadrillako hainbat komertzio eta tabernatan ere martxan dago kanpaina. Bertan parte hartzeko, establezimenduek fitxa bat bete behar dute, eta bertan adierazi behar dute azaroan zehar euskararekin hartzen duten konpromiso zehatza.

Horrekin batera, lehiaketa bat ere jarri dute martxan: kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako bezeroek, argazki bat atera eta antolatzaileei bidalita, 40€ko 18 opari-txartelen zozketan parte hartu ahal izango dute (xehetasun gehiago, Lanabes webgunean).

Azkenik, kanpaina kalera ateratzeko, arduradunek hainbat ekintza osagarri antolatu dituzte Arabako Kuadrilletan. Gorbeialdean, zehazki, Murgian izango da ekitaldia, larunbat honetan (azaroak 18) udaletxe plazan, 18:30ean. Bertan, Mikel Egiluzen laguntzarekin, dantza-saio eder bat egiteko aukera egongo da.