Udal osoko bilkurak 2024ko martxoaren 14an egindako saioan honako hau erabaki zuen:
— Garraio eta ikasketetarako, etxeko zaintzen kontrataziorako, EITak egiteko, euskara ikasteko,
alokairua ordaintzeko, pertsonen harrerarako eta kirolari gazteentzako eta desgaitasuna duten
kirolarientzako diru-laguntzak eta aipatu diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzea.
— Erabaki honen bidez araututako diru-laguntzak 2024ko gastuen aurrekontuko 326.481.020
y 241.480.000, 231.480.090, 1522.481.000, 335.480.000, 1521.481.080, 231.780.000, y, 341.481.090
partiden kargura ordaintzea.
— Deialdi horiek ALHAOn argitaratzea.
Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegi egokian (txandaren arabera), eta horretarako
bi hileko epealdia egongo da erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu aurretik aukerako berraztertzeko
errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio argitaratutako berariazko ebazpena eman duen organoari,
eta horretarako hilabeteko epealdia egongo da hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.