"Mundu bat marrazteko: Euskararen Eguna 2026" egitasmoaren barruan, Zuiak euskararen inguruko hainbat kultur hitzordu hartuko ditu azaroaren 26an eta abenduaren 3an eta 11n. Antzerkia, umorea, topa eta bertso-afaria izango dira egitarauaren ardatzak.
Lehenengo hitzordua azaroaren 26an, ostegunean, izango da. 19:00etan, Mikel Martinezek "TAXI" bakarrizketa eskainiko du Udaletxean, Tartean Teatroaren eskutik.
Abenduaren 3an, ostegunean, Euskararen Eguna eskoletan eta institutuan ospatuko da. Egun horretan, 12:00etan, Lur Usabiagaren "1.000 like" antzezlana izango da institutuan. Arratsaldean, 19:00etan, Aitor Vinagrek "Ni ez naiz arrazista, baina euria ari du" bakarrizketa eskainiko du Udaletxeko aretoan, Giza Eskubideen Astearen barruan. Ondoren, euskararen aldeko topa egiteko aukera izango da.
Egitarauak abenduaren 11n, ostiralean, izango du jarraipena, bertso-afariarekin. Andoni Egaña eta Miren Artetxe bertsolariek parte hartuko dute, 21:30ean, Murgiako Batzarraren egoitzan. Afarian parte hartzeko izena abenduaren 8a baino lehen eman behar da, euskara@gorbeialdea.eus helbidera idatzita edo 608 78 25 77 telefono-zenbakira deituta. Prezioa 20 eurokoa da, eta langabetuek eta ikasleek 15 euro ordainduko dute. Menu beganoa edo begetarianoa nahi izanez gero, edo bestelako beharrik izanez gero, izena ematerakoan jakinarazi beharko da.