Erantzun inkesta hemen.

Zuiako Udala 2026ko aurrekontua prestatzen ari da, eta herritarren iritzia jaso nahi du parte-hartze prozesu baten bidez. Inkesta labur baten bitartez, zuiarrek aukera izango duzue udal baliabide publikoak inbertitzeko moduei buruzko ideiak, iradokizunak eta lehentasunak partekatzeko.

Prozesu honetarako, Udalak 15.000 euroko partida esleitu du, herritarren ekarpenen arabera gauzatuko diren proiektuak finantzatzeko.
Inkesta azaro osoan zehar egongo da zabalik, eta parte hartu ahal izango dute Zuin erroldatuta dauden eta 16 urtetik gorako pertsonek.

Zure iritzia garrantzitsua da: hartu parte eta lagundu Zuiaren etorkizuna eraikitzen!