Zuiako Udalak berriro helarazi dizkio Arabako Foru Aldundiari, zerbitzua emateko eskumena duen administrazioari, udalerriko hainbat puntutan kartoia biltzean gertatzen ari diren akatsak.
Egoera hori duela hilabete batzuetatik hona errepikatzen da, eta kartoia edukiontzien ondoan eta bide publikoan pilatzen ari dira. Haize-egunetan, lurrean utzitako materiala mugitu egiten da eta espaloiak eta errepideak inbaditzea eragiten du. Gainera, espazio publikoetan zikinkeria irudia sortzen du.
Egoera horren aurrean, Zuiako Udalak berriro eskatu dio Arabako Foru Aldundiari beharrezko neurriak har ditzala arazo horri behin betiko konponbidea emateko. Izan ere, arazoa uste baino gehiago luzatzen ari da eta udalerriko espazio publikoen mantentze egokiari eragiten dio.