Zuiako Udalak jakinarazi duenez, maiatzetik aurrera, orain arte erabilitako WhatsAppeko difusio-taldeek ez dute funtzionatuko. Azken bi hilabeteetan talde horiek Zuiako Udalaren WhatsApp kanal berriarekin batera egon dira, eta kanal hori izango da hemendik aurrera plataforma horren bidez erabiliko den bitarteko ofizial bakarra. Udal informazioa jasotzen jarraitu nahi duten guztiei kanal berriarekin bat egitera gonbidatzen ditugu.