Udaleko Osoko Bilkurak, 2024ko urtarrilaren 11n egindako ohiko bilkuran, Zuiako Udalaren administrazio publiko elektronikoa arautzen duen udal ordenantzari hasierako onespena ematea erabaki zuen. Hasieran onetsitako testua jendaurrean jarriko da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek testua aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote osoko bilkurari. Espediente osoa interesdunen eskura egongo da udalaren egoitza elektronikoan (www.zuia.eus) eta Zuiako Udaleko idazkaritzan, jendaurreko ordutegian. Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza hori onartzeko erabakia behin betiko onartutzat joko da. Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.