Azken egunotan ur-hornidura bermatzeko hartutako neurrien ondoren, Zuiako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die egoeraren bilakaera ona izaten ari dela eta egindako jarduerek espero ziren emaitzak ematen ari direla.

Hala ere, sistema guztiz egonkortu arte, indarrean dauden murrizketak egun batzuetan gehiago mantenduko dira. Era berean, ur-horniduraren ordutegia zertxobait malgutuko da, eta hornidura 07:00etan hasiko da.

Hornidura berriz ezartzean, baliteke une batzuetan ura uhertuta edo zurixka agertzea. Aldaketa horiek aldi baterakoak dira eta ez diote uraren kalitateari eragiten.

  • Ura uhertuta badago, hornidura eten ondoren hodietan metatutako sedimentuak mugitzeagatik gertatzen da. Txorrota irekita uztea gomendatzen da, urak bere ohiko itxura berreskuratu arte.
  • Ura zurixka bada, hornidura berriz ezartzean urak hartzen duen airearen ondorioa da. Ez du inolako arriskurik eta segundo gutxiren buruan berez desagertzen da.

Zuiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei azken egunotan erakutsitako ulermenagatik, pazientziagatik eta lankidetzagatik. Era berean, udaleko langileen lana eta konpromisoa aitortu nahi ditu, egoera ahalik eta lasterren normaltasunera itzul dadin lanean jarraitzen baitute.