Zuiako Udalak paperaren eta kartoiaren bilketako zerbitzuaren egoera eskasa salatu du; zerbitzu hori Arabako Foru Aldundiaren eskumena da eta herritarren artean arazoak sortzen ari da.
Udalak urrian mozio bat onartu eta neurriak eta harreman zuzena eskatu zituen arren, ia hiru hilabeteren ondoren ez du erantzunik jaso.
Egoera horren aurrean, Zuiako Udala urtarrilaren 21ean Gasteizen egingo den prentsaurrekora batu da, eta zerbitzu publiko egoki bat bermatzeko konponbideak eskatzen jarraituko du.