Zuiako Udalak pertsona bat kontratatuko du jardunaldi osoko lanaldi baterako, sei hilabeteko epean, udalerriko lorategi eta gune publikoetan garbiketa eta mantentze lanak egiteko. Lanen artean altzarien mantentzea, hustubideen garbiketa eta bestelako konponketa lanak egongo dira.

Hautagai izateko, beharrezkoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea, “Peoi orokorra” kategorian, 2025eko azaroaren 14a baino lehen, eta 2024ko Gorbeialdeko kuadrillako deialdian kontratatuta ez egotea. Halaber, hautagaiek Zuia udalerrian erroldatuta egon beharko dute.

Aukeraketa-prozesuan curriculum eta lan-esperientzia baloratuko dira.