Otsailaren 13ra arte bete ahalko da galdetegia: https://labur.eus/e6ycsltu 

Zuiako Udalak Murgiako etxebizitza publikoaren beharrak ezagutzeko herritarren kontsulta jarri du martxan, udalerriko etxebizitza-politikak herritarren errealitatera egokitzeko helburuarekin.

Horretarako, online galdetegi bat prestatu da, otsailaren 13ra arte eskuragarri egongo dena. Bertan, herritarrek beren egoerari eta beharriei buruzko informazioa eman ahal izango dute, besteak beste, alokairuaren edo jabetzaren aldeko lehentasunak, etxebizitza egokituen beharra edo bestelako baldintzak zehaztuz.

Ekimen hau Udalak azken hilabeteotan lantzen ari den etxebizitza publikoaren inguruko estrategiaren barruan kokatzen da. Besteak beste, honako aukera hauek aztertzen ari dira: Sarriako biribilgunearen ondoko lur-sailean alokairuko etxebizitzak sustatzea, edo Murgiako elizaren aurrean dagoen etxebizitza (Domingo de Sautu 24) birgaitzea, etxebizitza sozial gisa erabiltzeko.

Horrez gain, galdetegian jasotzen da etxebizitza publiko kooperatiboaren aukera, jabetza edo erdi-jabetza ereduan, Bigillano kaleko udal-lurretan, osasun-zentroaren ondoan. Eredu honek etxebizitza eskuratzeko modu berriak aztertzea du helburu, herritarren aniztasunari erantzuteko.

Zuiako Udalak udalerrian bizi diren adin nagusiko herritar guztiak animatzen ditu kontsultan parte hartzera, jasotako ekarpenek etorkizuneko erabakiak eta etxebizitza-politikak definitzeko oinarri izango baitira.

đŸ“‹ Galdetegia hemen eskuragarri dago: https://labur.eus/e6ycsltu