Zuiako Udalak Biguillano kalean esku-hartzea du, ibilgailuen abiadura murrizteko eta inguruko segurtasuna hobetzeko helburuekin.

Jarduketa hau auzotarrek egindako hainbat proposameni erantzunez egin da, kale horretan ibilgailuek hartzen duten abiaduraren inguruko kezka helarazi baitzioten Udalari. Proposamen horiek kontuan hartuta, Udalak esku-hartze pilotu hau abian jarri du, neurriaren eraginkortasuna baloratzeko.

Emaitzak positiboak badira, antzeko esku-hartzeak beste udal-kale batzuetan ere egitea aztertuko da, udalerriko mugikortasuna seguruagoa eta atseginagoa izan dadin.