Joan den ostiralean, Zuiako Udalak beste alegazio bat aurkeztu zion Solaria enpresak bultzatutako proiektuari.

Bertan, Arabako ekoizpen-eremu batetik Bizkairaino energia garraiatzeko ebakuazio-bide bat eraikitzea planteatzen da.

Hirugarren aldia da Udalak ekimen horri alegazioak egiten dizkiona, proiektuaren aurkako jarrera berretsiz. Ekintza horien bidez, udalerriaren interesak defendatu nahi dira, eta azpiegitura horrek Zuia inguruan eragin lezakeen ingurumen-inpaktua agerian utzi.

Udalak lanean jarraituko du lurraldea babesteko eta ingurumena eta herritarren ongizatea errespetatuko dituen garapen iraunkorra defendatzeko.