Udalak hiru hitzordu zehaztu ditu abenduaren erdialderako: bi saio 2026ko aurrekontu parte-hartzaileak aztertzeko izango dira, eta hirugarren bat, batzar irekia, Zuian etxebizitza publikoaren egoeraz aritzeko.
Zuiako Udalak herritarren parte-hartzea sustatzen jarraitu nahi du erabaki garrantzitsuenetan. Hori dela eta, abendurako agenda betearekin dator, bi gai nagusiren inguruan. Alde batetik, 2026ko aurrekontuak osatzeko prozesua, eta bestetik, udalerrian etxebizitza publikoak duen etorkizuna.
Aurrekontuen inguruko jardunaldi parte-hartzaileak bi egunetan banatuko dira:
Abenduak 15 (astelehena): Giliernan izango da, Txokoan, 19:30ean.
Abenduak 17 (asteazkena): Murgian, udaletxeko 2. solairuan, 19:30ean. Saio honetan online parte hartzeko aukera ere egongo da (esteka aurrerago zabalduko da).
Bestalde, etxebizitzaren arazoari eta irtenbideei heltzeko, Batzar Irekia deitu dute. Saio hau espezifikoki "Etxebizitza Publikoa Zuian" gaia jorratzeko izango da:
Abenduak 19 (ostirala): Murgian, udaletxeko 2. solairuan, 19:00etan. Kasu honetan ere, online jarraitzeko aukera gaituko da.
Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu saio hauetan parte hartzera, "animatu eta parte hartu" lelopean, guztien iritziak entzutea ezinbestekoa dela iritzita.