Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Sailak gaur bertan jakinarazi du muturreko tenperaturengatik ezarritako alerta gorria datozen bi egunetara ere luzatu dela. Gauzak horrela, eta osasun publikoa eta ingurumena bermatzeko neurri murriztaile berriak agertu direnez, Zuiako Udala San Juan suarekin edo surik gabe ospatzearen egokitasuna eztabaidatzen ari da, suteak eta bestelako ezustekoak prebenitzeko. Toki-erakundeak bihar emango du hartutako erabakien berri.