Zuiako Udalak ikasturte berrirako izena emateko datak iragarri ditu, bai ikasle zaharrentzat bai berrientzat. Prozesua aurrez aurre edo bide elektronikoz egin ahal izango da. 

Zuiako Udalak datorren 2026-2027 ikasturterako matrikulazio prozesua abiarazi du Zuiako Musika Eskolan. Musika-diziplinaren batean ikasi nahi duten pertsona guztiek ezarritako epeen barruan izena eman beharko dute, baita gaur egungo ikasturtean matrikulatuta egon diren edo baja hartu dutenek ere.

Izena emateko epeak:

Ikasle zaharrak: 2026ko ekainaren 1etik 15era.

Ikasle berriak: 2026ko ekainaren 15etik uztailaren 31ra.

Ohar garrantzitsua: Epearen barruan entregatutako eskabideek baino ez dute izango ordutegia erreserbatzeko eskubidea. Epez kanpo jasotzen diren eskaerak ordutegien eta leku libreen arabera aztertuko dira; hau da, ez da bermatzen matrikula onartuko denik.

Nola egin matrikula?
Matrikularen eredua eskuragarri egongo da udal bulegoetan eta Zuiako Udalaren webgunean. Behin beteta, Zuiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da, aurrez aurre edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Ikasturtearen Antolaketa eta Prezio Publikoak
Prezio Publikoak (2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean daudenak):

Matrikula: 100€ 25 urte beherakoentzat // 120€ 25 urtetik gorakoentzat.

Talde diziplinak: 14€ /hilean (25 urte beherakoak) // 22€/hilean (25 urtetik gorakoak).

Banakako diziplinak: 18€ /hilean (25 urte beherakoak) // 30€/hilean (25 urtetik gorakoak).

Konbinatua (2 talde-diziplina + musika-tresna): 36€/hilean (25 urte beherakoak) // 60€/hilean (25 urtetik gorakoak).

Ikasle berrientzako ordutegien banaketa:
Ikasle zaharrek lehentasuna izango dute ordutegien banaketan, eta zuzenean adostuko dute 2025/2026 ikasturtean eskolak eman dizkieten irakasleekin. Ikasle berrien kasuan, ordutegien banaketa irakasleekin batera egingo da, aurrez aurre musika-eskolako bulegoetan, egun eta ordu hauetan:

Irailak 2, 17:00etan: Txistu, Txirula gozoa, Txistulari Banda, Perkusioa, Bateria, Triki, Pandero, Kitarra eta Bibolina.

Irailak 3, 18:00etan: Pianoa eta Piano Suzukia.

Eskolen hasiera: Eskolak irailaren 7an, astelehena, hasiko dira martxan.

Musika Eskolaren funtzionamenduari buruzko edozein zalantza, kontsulta edo argibide behar izanez gero, udal bulegoetan eska daiteke informazioa edo posta elektroniko bidez helbide honetara idatzita: zuiakomusikaeskola@gmail.com.