Herri bazkarian izena emateko epea martxoaren 10ean amaituko da.



Korrika heldu baino lehen, martxoaren 27an, Korrikaren lan-taldea motorrak berotzen ari da Zuian. Eta martxoaren 14a egun        garrantzitsua izango da horretarako. ZUIAKO KORRIKA EGUNA antolatu dute, honako egitarauarekin:

- - 13:30ean KORRIKAREN KOREOGRAFIA ikusi eta ikasteko aukera izango da udaletxeko plazan.

- - Ondoren, ZUIAKO KORRIKAREN MURALA egiteko txanda izango da. Murgiako txokoan horma-irudia osatzea da asmoa, urtez urte ateratako argazkiekin, eta argazki horiek leloekin edo esaldiekin osatzea. Beraz, inprimatu etxean dituzuen argazkiak, idatzi zuen ideiak, eta ekarri martxoaren 14an, herri bazkariaren aurretik. Informazio gehiago, hemen.

- - 14:30ean HERRI BAZKARIA Murgiako txokoan. ADI: izena emateko epea martxoaren 10ean, asteartea, amaituko da. Izena emateko formulario hau bete behar da.

- - Bazkalostean, Zuiako ARRIMU taldearen emanaldia izango dugu.

- - Eta amaitzeko, kalejira EINGO taldearekin!

  •