Datorren irailaren 23an, energia-komunitateekin lotutako bi hitzordu garrantzitsu hartuko ditu Zuiak, Gorbeialdeko Kuadrillak eta Arabako Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak (OTC) antolatuta.
Aurrez aurreko arreta-bulegoa
Egun horretan, herritarrak Zuiako Udaletxean instalatuko den Energia Komunitateen Bulegora joan ahal izango dira (1. solairua, Bulego Teknikoak). Bertan, aholkularitza, prestakuntza eta laguntza eskainiko zaie beren energia-komunitatea sortzeko interesa duten pertsona, herri eta komunitateei.
Arreta ordutegia: 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
Kontaktua: 608 10 90 45 | ekb-otc@araba.eus
Finantzaketari buruzko tailerra
Egun horretan bertan, 18:00etan, "Energia-komunitateak trantsizio energetikorako tresna gisa III: finantzabideak" tailerra egingo da. Bertan, mota horretako tokiko proiektuak bultzatzeko dauden laguntza ekonomikoko aukeren berri emango da.
Informazio praktikoa
Lekua: Zuiako Udala, 1. solairua – Bulego teknikoak
608 10 90 45
ekb-otc@araba.eus
Ekimen honek Europar Batasunaren – NextGenerationEU, IDAE eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren finantzaketa du.