Maiatzaren 24an goizeko 09:30ean Zuiako Udaletxe Plazatik irtengo da.
Maiatzaren 24an orkidea basatiak ezagutzeko eta identifikatzeko irteera egingo dute Zuiako Udaletxearen plazatik abiatuta. Ekimena Gorbeiako Bazterra mikologia eta natura elkarteak antolatu du, eta parte-hartzaileek eskualdeko orkidea espezieak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Irteera goizeko 09:30ean hasiko da.
Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute WhatsApp bidez. Antolatzaileek jakinarazi dute plazak mugatuak direla eta jardueraren prezioa 5 eurokoa izango dela pertsonako.
Informazio gehiago eta erreserbak egiteko:
Patxi: 636 486 486
Vicente: 610 204 763