Azaroaren 25aren, Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren, harira, Zuiako Udalak hiru jarduera antolatu ditu azaroaren 12rako, 15erako eta 19rako. Antzerkia, dokumentala eta liburu-aurkezpena izango dira, guztiak Zuiako Udaletxean.
Egitaraua azaroaren 12an hasiko da, 18:30ean, Dora Gálvezek zuzendutako Abre las cortinas antzezlanarekin.
Azaroaren 15ean, 18:00etan, 1724 noches: La vigilia de Michelle dokumentala estreinatuko da. Benetako gertakarietan oinarritutako lana da, eta proiekzioaren ondoren solasaldia egingo da Silvia Staffolani zuzendariarekin.
Azkenik, azaroaren 19an, 18:00etan, Olatz Doñabeitia Ceballosek Sorgiñak, putak, terroristak. Tortura politikoaren azterketa ikuspegi feministatik liburua aurkeztuko du.