Ekainaren 24an, larunbata, izango da ZUIA EUSKARAZ EGUNA, eta egun osoko egitaraua izango du: Amaia Bonoren Belarriprest lanarekin hasi, herri bazkaritik pasa, eta Willis Drummond-enn kontzertuarekin amaitu arte.

Ekainean zehar era guztietako jarduerak egin ondoren, ekainaren 24an izango da ZUIA EUSKARAZ EGUNA. Euskaraz, auzolanean, kulturarekin gozatzeko helburuz, hona hemen eguneko egitaraua. 

12:00etan, Amaia Bonoren eskutik, BELARRIPREST ikuskizuna izango dugu, Murgiako batzarraren egoitzan. 

13:00ean, udaletxe plazan, EUSKARARA ETORRITAKOON TOPA!. Euskara ikasi, euskaraz bizitzea erabaki edo euskararen mundura gerturatzeko hautua egin dutenentzako ekitalditxoa izango da: badugu zer ospatua, beraz, egin topa gurekin!!

13:30etik aurrera, kale-animazioa, LANDER ETA ZELAIETATARRAK taldearekin. Adi... txosna ere egongo da!

14:30ean, HERRI BAZKARIA, Murgiako administrazio batzarrean. Aiaraldea Ekintza Faktoriako lagunen eskutik, paella eder batez gozatzeko aukera izango dugu. ADI: bazkarian izena eman beharra dago, ekainaren 18a baino lehen. Menua, prezioa, izena emateko modua... HEMEN: https://forms.gle/EwMNVqpKGEbE5zYy5

Bazkalostean, BERTSO- ETA KANTU-SAIOA, Xabi Igoa eta Peru Abarrategi bertsolarekin, eta Lander eta zelaietatarrak taldearekin. 

18:30ean, Bea Murgia plazan, ATRIKIPUNK taldearen emanaldia

21:00etan, Bea Murgia plazan, WILLIS DRUMMOND