Datorren maiatzaren 12an, Murgiak ZARATA proiektua hartuko du, LGBTI+ kolektiboaren inguruko kontzientzia zabaltzeko helburua duen ekimen berritzailea. Hodei Arrastoak sortutako audiogida honen bidez, herritarrek modu murgiltzailean ezagutu ahal izango dute kolektiboaren errealitatea.

Zertan datza esperientzia?
Parte-hartzaileek, euren mugikorra eta aurikularrak erabiliz, QR kode bat eskaneatuko dute ibilbideari hasteko. 45 minutu inguruko ibilaldi honetan, hamar euskal artisten ahotsak entzungo dituzte (besteak beste, Xan Agirrezabala, Telmo Irureta edota Nahia Sillerorenak), bidean zehar aurkituko dituzten estimulu bisualekin batera.

Eguna: Maiatzaren 12a

Ordutegia: 16:30etik 19:00etara

Lekua: Murgiako Txokoa