Abuztuaren 25etik irailaren 11ra bitartean egongo da zabalik Ludotekan izena emateko epea.
Ahalik eta zerbitzurik onena emateko, LUDOTEKA erabili nahi duten haurrek, abuztuaren 25etik irailaren 11ra arte (biak barne) eman beharko dute izena Zuiako Udaletxeko udal-bulegoetan (9:00-14:00) edo Zuiako Udaleko Egoitza Elektronikoan, behealdean eransten den INSKRIPZIO FITXA betez. Jarduera hau dohainekoa izango da, baina ordutegi eta talde zehatzak izango ditu.
Haur bakoitzak egun bat aukeratu ahal izango du jarduerara joateko, eta bigarren egun bat, bigarren aukera gisa, hautatutako lehen egunean plazarik lortu ezin bada.
Ludoteka-zerbitzua 3 urtetik 11 urterakoei zuzenduta dago. Aukera hauek daude:
ASTELEHENAK 17:30etik 19:30era.
ASTEARTEAK 17:30etik 19:30era.
ASTEAZKENAK 17:30etaik 19:30etara
OSTEGUNAK 17:30etaik 19:30etara
OSTIRALAK 17:30etik 19:30era
Plaza-kopurua mugatua izango da eta zozketa irailaren 15ean 09:00etan egingo da. Zerbitzua urriaren 1ean hasiko da.