Datorren abuztuaren 17tik irailaren 11ra (biak barne) egongo da zabalik 2026-2027 ikasturteko Ludotekan izena emateko epea.
Izena Zuiako Udaleko udal-bulegoetan (09:00-14:00) edo Zuiako Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez eman ahal izango da, dagokion inskripzio-fitxa beteta.
Ludotekako jarduera doakoa izango da eta 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Zerbitzua astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era, eskainiko da, talde eta ordutegi zehatzekin.
Haur bakoitzak jarduerara joateko egun bat aukeratu ahal izango du, eta bigarren egun bat ere adierazi ahal izango du, lehen aukeran plazarik lortzen ez badu.
Plazak mugatuak izango dira. Beharrezkoa bada, zozketa irailaren 15ean egingo da, 09:00etan.
Ludoteka zerbitzua urriaren 1ean hasiko da.
Araudiari dagokionez, ezingo da kanpoko material edo jostailurik eraman; sarrera eta irteeretan haurra ateraino lagundu beharko da, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, helduak ezingo dira barruan geratu. Gainera, justifikatu gabeko hutsegite jarraituen %25era iritsiz gero, plaza galtzeko aukera egongo da. Horretarako, hiruhileko bertaratze-kontrola egingo da.
Inskripzio-fitxa: