Aurten ere, mendizaletasuna eta natura uztartzen dituen hitzordu nagusia bueltan da: Zuia Biraren XXV. edizioa ospatuko da uztailaren 5ean.
Parte hartzaileek bi ibilbide aukeratu ahal izango dituzte:
Ibilbide laburra: 34 km eta 1.150 metroko desnibela
Ibilbide luzea: 43 km eta 1.970 metroko desnibela
Goizeko 7:00etan emango zaio hasiera probari Murgian.
Izena emateko azken eguna uztailaren 2a izango da Zirkuitua webgunearen bidez. Prezioak hauexek dira:
- Atzabaleko bazkideak: 11 euro
- Federatuak: 13 euro
- Ez federatuak: 15 euro
- Egunean bertan Murgian: 17 euro