Korterraza film laburren jaialdiaren edizio berria helduko da Oroko Santutegira uztailaren 4an 22:00etan.
Oroko Santutegiko zelaiek Korterraza film laburren jaialdiaren edizio berria hartuko dute uztailaren 4an. 22:00etatik aurrera izango da eta, euria eginez gero, Santutegi Aretoan izango da proiekzioa.
Zinema jaialdi ibiltari honen 17. edizioa izango da aurtengoa eta marka guztiak hautsi ditu parte hartzearen esparruan, 1.384 lan jaso baititu. Horien artean onenak hautatu, saritu eta proiektatzen ditu Korterrazak Arabako herri anitzetan.