Azken asteetan zuetako asko ohartuko zineten zeuen etxeetako ura kolore uher eta horixkaz ateratzen zela kanilatik. Egoera hori, batez ere, bi arrazoirengatik gertatu da:
1. Izan dugun euri eta ekaitz-aldiaren ondorioz, Baia ibaiak, zeinaz hornitzen baikara, solido disolbatu gehiago garraiatu ditu, urari uhertasun handiagoa eraginez.
2. BAIA elikatzen duen errekasto batean urak ohiko burdin kantitatea baino gehiago ekarri du, errekak berak lurzorutik isuri eta igarotzean modu naturalean hartzen duen kolore horia agertuz.
Ura ezaugarri horiekin iristen da gure tratamendu-instalaziora, non elementu hauek, partzialki bada ere, ezabatzen baitira.
Gorabehera hauek iraun duen aldian, udalak eta enpresa kudeatzaileak hainbat analisi egin du, bai ohikoak zein ezohikoak, uraren edangarritasuna egiaztatze aldera, analisi hauek guztiak positiboak izan direlarik. Hori bai, zenbait parametrotan ohikoak baino balio altuagoak ageri dituzte (uhertasuna, kolorea, burdinaren presentzia), besteak beste, baina betiere indarreko legeriak baimendutako mugen barruan.
Uraren hornidurarako baliatzen dugun iturri nagusiak (Baia ibaiaren ibilgua) eragiten du aldian- aldian era honetako gorabeherak izatea, agertu ahala kontrolatu eta konpontzen ditugunak.
Adierazi behar da kasu jakin batzuetan solido disolbatu askoko ura (lur-sentsazioa) iritsiko zitzaizuela etxeetara, batez ere solido horiek ur orokorreko sareen azken puntuetan duten prezipitazio handiak eraginda. Purgak egin ditugu sare orokorreko tarteetan, baina ezin izan da guztiz ezabatu kasu guztietan.
Espero dugu azalpen labur honekin zalantza eta galdera askori erantzun izana.