Zuiako Udalak ur-hornidurari buruzko batzar irekia deitu zuen abuztuaren 3rako. Elkarretaratze honen bidez, azken asteetan udalerrian izandako egoerari buruzko informazioa herritarrekin partekatzeko aukera izan zen.
Batzarrean, xehetasunez jorratu ziren azken asteotan ur-horniduraren inguruan izandako egoera eta horren bilakaera, bai eta zerbitzua bermatzeko hartu behar izan diren neurriak ere. Uztailean, ur-kontsumo handiak, euri-eskasiak eta hainbat gorabehera teknikok izan zuten eragina horniduran, egoerari aurre egiteko, hainbat neurri ezarri behar izan zirelarik behin-behinean. Horien artean, gaueko ur-mozketak eta uraren erabilera murrizteko neurriak egon ziren.
Gerora, neurriak egokitzen joan ziren egoeraren bilakaera ikusita. Hornidurak hobera egin ahala, murrizketak arindu eta kentzeko aukera izan zen; hala ere, ondoren izandako matxura berriek aldi baterako gaueko mozketak berriz ezarri beharra eragin zuten.
Abuztuaren 3ko batzarrak, beraz, azken asteetan ur-horniduraren inguruan gertatutakoari buruzko informazioa herritarrekin zuzenean partekatzeko eta egoeraren inguruko azalpenak emateko balio izan zuen. Alkateak egoeraren eta azken asteetan hartutako neurrien inguruko azalpenak eman ondoren, eztabaidarako tartea ireki zen, eta bertaratutakoek beren galderak eta zalantzak planteatzeko eta horiei erantzuteko aukera izan zuten.
Aurrera begirako proiektuaz ere hitz egin zen, azken hilabeteotan aztertzen ari baia Zadorrako sistemarekin lotzeko proiektua, URAk proposatuta eta AMVISAren bidez gauza litekeena. Oro har, baikortasunez jaso zen berria eta adostasun politikoaren garrantzia azpimarratu zen bertakoen iritzietan.
Elkarretaratzea grabatu zen eta hiritarrek eskuragarri dute bideoa esteka honetan.