Azken matxurak konpondu badira ere, euri-faltak eta Baias ibaiaren ur-emariaren jaitsierak larriagotu dute ur-horniduraren egoera.
Egoera kritikoa da. Helburua erreserbak mantentzea izan behar da eta horniduran murrizketa zorrotzak hartu behar ez izatea.
Horregatik, egoera hobetu arte, berehala murriztu behar dugu ur-kontsumoa, eta honako neurri hauek hartuko ditugu:
Debekatuta dago:
- Baratzeak eta lorategiak ureztatzea.
- Igerilekuak betetzea.
- Ibilgailuak garbitzea.
- Ezinbestekoa ez den beste edozein kontsumo egitea.
Udalaren aldetik, ur-hornidura mantendu ahal izateko:
- Udal igerilekuak behin-behinean itxiko dira, abuztuaren 15ean hasita.
- Kamioi zisterna bidez, ura ekarriko da.
- AFAri ere laguntza eskatuko zaio alerta gorriaren bidez.
Neurri horiek herritar guztien ahaleginak eskatzen dituzte, eta lankidetza funtsezkoa da hornidurari eutsi ahal izateko.
Zabaldu, mesedez, ahal denik eta gehien honako informazio hau.
Dokumentua: