UNED Fundazioak Landa Erronka Digitala prestakuntza-programaren 4. deialdia ireki du. Next Generation EU Europako funtsekin finantzatutako ekimena da, landa-ingurunean gaitasun digitalak sustatzeko. Prestakuntza urtarrilaren 12an hasiko da eta 2026ko martxora arte iraungo du.
Programa 5.000 biztanletik beherako udalerrietan erroldatutako pertsonei zuzenduta dago, baita landaguneak edo sakabanatuak dituzten herrietan erroldatuta daudenei ere, eta online doako ikastaroak eskaintzen ditu, eten digitala murrizteko eta teknologia berrien eguneroko erabilera errazteko.
Eskaintza horretan oinarrizko trebetasun digitalei, zibersegurtasunari, datuen kudeaketari, komunikazio digitalari eta adimen artifizialerako sarrerari buruzko prestakuntza jasotzen da, eta arreta berezia eskaintzen zaie langabeei, emakumeei, gazteei eta 65 urtetik gorakoei. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi ikasturtetan eman ahal izango du izena.
Deialdi berri honetan izena emateko epea zabalik dago.
Informazio gehiago: https://blogs.uned.es/fundacionuned/reto-rural/
Izen emateak: https://forms.office.com/e/fb0HDGzKpU? origin = lprLink